Ángeles del Infierno
Ángeles del Infierno | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jarduerak | |
Genero artistikoa | heavy metala |
Diskoetxea | Warner Bros. Records |
angelesdelinfierno.com | |
Ángeles del Infierno (euskaraz, Infernuko Aingeruak) hard rock eta heavy metal jotzen duen taldea da, gaztelaniaz abesten duena, Lasarte-Orian sortua. Nazioarteko arrakasta dexente lortu izan du, bereziki Latin-Amerikan, eta partaide asko izan dituen arren, eta jada Euskal Herrian oinarritua ez dagoen arren, taldearen bi lider nagusiak oraindik Lasarten elkartu ziren haietarikoak dira.
Historia
Robert Alvarez baxu-jotzailea Suitzan bizi izan zen 10 urtez, non rock talde bat izan zuen, The Flood izenekoa. Handik Euskal Herrira etorrita, Lasarten zehazki, ezagutu zuen Santi Rubio (Baxua) eta bien artean eratu zuten taldea, The Flood izen harekin oraindik, 1979an. Lehen formazioa Manu Garciak (gitarra erritmikoa) Iñaki Munitak (bateria) osatu zuten. 1980 aldera Ángeles del Infierno izena hartu zuten, eta hasiera batean, ahots kantariaren bila luze ibili ziren (14 lagun pasatu omen ziren zeregin horretatik), harik eta 1982an Juan Gallardo finkatu zen arte abeslari gisa.[1]
Euskal Herrian, Ángeles del Infierno izan zen aurrenetariko taldea heavy metala jorratzen. Garai hartan, gaztelaniaz abesturiko rock gogorrak eztanda egin zuen Espainian. Testuinguru hartan, gipuzkoarrek sona berezia hartu zuten, Barón Rojo edota Obus taldeekin batera. Gerora, makina bat talde sortu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan: Osiris Araban, Exodo Bizkaian, Caid Deceit, Thor eta Leize Gipuzkoan, eta Sparto eta Mephisto Nafarroan. Talde horiek guztiek, antzeko ezaugarriak zituzten. Heavy edo hard rock musika gaztelaniaz abesten zuten, eta kantuen letrek gizarte gaiekin lotura zuten, nahiz eta, Ángelesen kantuan, hitz satanikoekin-eta jolas asko egin.[1]
Espainian eta Latino-Amerikan arrakasta handia lortu zuten 1980ko eta 1990eko hamarkadetan. WEA eta Warner multinazionalekin lan egin dute, nahiz eta 1997tik aurrera, batik bat, iraganeko arrakasten berregiketan oinarritutako diskografia batekin jarraitu duten. Era berean, taldearen muina Lasarten elkar ezagututako Roberto Alvarez eta Juan Gallardo dira oraindik, baina gainerakoak taldeak hainbat musikari profesionalen osaketa partzialekin funtzionatu izan du.
Diskografia
Estudioko diskoak
Urtea | Izenburua |
---|---|
1984 | Pacto con el Diablo |
1985 | Diabolicca |
1986 | Joven para morir |
1988 | 666 |
1993 | A cara o cruz |
2003 | Todos somos ángeles |
Bilduma-lanak
Urtea | Izenburua |
---|---|
1987 | Lo mejor de Ángeles del Infierno: 1984-1993 |
2001 | Éxitos diabólicos |
2002 | Discografía 1984-1993 |
2007 | 20 años de Rock & Roll en la carretera |
2011 | 20 grandes éxitos |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Biografía de Angeles del Infierno — Música gratuita. videos, conciertos, estadísticas y fotos en Last.fm. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
- Edukiaren zati bat «Euskarazko metala: berezko nortasuna» artikulutik hartua da. Artikulu hark Inaxio Iraola Aranzadi du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
Kanpo estekak
- Datuak: Q2760577
- Multimedia: Ángeles del Infierno (band) / Q2760577