1943ko Kontxako Bandera
Hondarribiako tripulazioa Banderarekin | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 6 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1943ko irailaren 5a |
Amaiera | 1943ko irailaren 12a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Hondarribia |
Txapeldunordea | Pedreña |
← 1942 | 1944 → |
1943ko Kontxako Bandera (Banderaren 48. ekitaldia) urte honetako irailaren 5 eta 12ean jokatu zen, eta Hondarribiak bere hirugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Kontakizuna
Ekitaldia berezia izan zen izan ere denborarik onena markatu zuen Oriok ez baitzuen Bandera eskuratu (1921eko Kontxako Banderan Donostiari gertatu bezala). Lehenengo igandean bosgarren egin zuen eta garai hartan ohorezko txandako laurek baino ez zuten Banderarako lehiatzen. Beste txanda kontsolazio txanda baino ez zen izaten. 1943ko Bandera honetan gertaturikoa ikusita hurrengo urterako araudia aldatzea erabaki zen. Hondarribiak garaipen erraza lortu zuen eta bigarren posturako Pedreña, San Juan eta Santurtziren arteko lehia estua bizi izan zen.
Aurrez kantabriarrak Kontxan lehiaturikoak baziren ere Pedreña handiaren debuta izan zen eta bigarren postu bikaina eskuratu zuen. Santanderko traineru bat ere aritu zen ekitaldi honetan.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Emen Gatoxti (Orio) Hondarribia Loiolatarra (Donostia) Pedreña San Juan Santander Santurtzi | ? ? ? ? ? ? ? | Domingo Mitxelena Pedro Gonzalez Juan Landaberea José Bedia Francisco Lujanbio Manuel Santamaría Daniel Obregón |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Hondarribia | 19:41:2/5 | 20:54:1/5 | 40:35:3/5 | |
2 | Pedreña | 19:57:4/5 | 21:10:0/5 | 41:07:4/5 | + 0:32:1/5 |
3 | San Juan | 19:46:3/5 | 21:22:0/5 | 41:08:3/5 | + 0:33:0/5 |
4 | Santurtzi | 19:52:2/5 | 21:22:3/5 | 41:15:0/5 | + 0:39:2/5 |
5 | Orio* | 20:03:4/5 | 20:31:1/5 | (40:35:0/5)* | (- 0:00:3/5)* |
6 | Loiolatarra | 21:01:0/5 | 21:31:2/5 | ||
7 | Santander | 20:30:2/5 | 22:20:0/5 |
Tripulazio irabazlea
- Hondarribia
- Patroia: Pedro Gonzalez
- Arraunlariak:
Kontxako Banderak | ||
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q16515802