1967ko musika

1967ko musikari dagokionez, urte inportantea izan zen rock psikodelikoarentzat eta hainbat disko garrantzitsu argitaratu ziren, hala nola, Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band eta Magical Mystery Tour (The Beatles), The Who Sell Out (The Who), The Piper at the Gates of Dawn (Pink Floyd), The Doors eta Strange Days (The Doors), Surrealistic Pillow (Jefferson Airplane), Forever Changes (Love), Disraeli Gears (Cream), The Velvet Underground (The Velvet Underground & Nico), Between the Buttons eta Their Satanic Majesties Request (The Rolling Stones) eta Are You Experienced? eta Axis: Bold As Love (The Jimi Hendrix Experience), besteak beste. 1967ko uda Maitasunaren uda izenarekin ezagutu zen San Frantzisko hirian (AEB). Halaber, urte horretako ekainean ospatu zen Monterey Pop Festival, lehen rock jaialdi erraldoia; gero ospetsuak egingo ziren taldeak ere sortzen dira: Creedence Clearwater Revival, Genesis edo Jethro Tull; eta Violeta Parra, Otis Redding, John Coltrane, eta Woody Guthrie bezalako musikariak urte honetan hil ziren. Euskal Herriari dagokionez, 1966an taldearen aurkezpen ofiziala egin ondoren, Ez Dok Amairuren emanaldiak ugaritzen joan ziren, izugarrizko eztanda eraginez euskal musikagintzan. Halaber, Benito Lertxundik eta Lurdes Iriondok euren lehen singleak argitaratu zituzten urte honetan.

Gertakizunak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 8a -
    • Elvis Presleyk 32 urte betetzen ditu.
    • Julen Lekuonak ederki azaltzen du Zeruko Argian zein den Ez Dok Amairu talde jaio berriaren espiritua: “Hitz bitan esateko, lehengo euskal-musika oiñarri hartuaz, euskal-musika berria egitea duk. Denak esperientzi berri batean sartu gaituk eta esperientzi berri hortan bide bat billatu nahiean gabiltzak; batzuek alde batetik, besteak bestetik, batzuek oso era berdiñean, besteak lehengoan tinkatuaz. Nola nahi dela ere gure taldeak duen gauzarik inportanteena, gure herriari zenbait mensaje ematea duk, eta hortan dagoala uste diat Ez dok 13 taldearen bereizkuntzarik jatorrena. Bestaldetik gure nahia, Ez dok 13-ren espiritua, euskal mobimentu berri bat sortzea duk; espektakulu bat bakarrik ez dedilla izan, bizitzeko era bat ere bai”
  • Urtarrilaren 14a - The Human Be-in izeneko emanaldia egin zen San Frantziskon (AEB). Bertan Timothy Leary, Allen Ginsberg eta Gary Snyder poetak hartu zuten parte. Musika jarri zutenak, berriz, Jefferson Airplane, The Grateful Dead, Big Brother and the Holding Company eta Quicksilver Messenger Service izan ziren.
  • Urtarrilaren 15a - The Rolling Stones taldea Ed Sullivan Show telebista saioan azaltzen da. Ed Sullivan berak eskatuta, abesti baten hitzak aldatzen dituzte: "Gaua elkarrekin pasako dugu" ordez, "Denbora bat elkarrekin pasako dugu" kantatzen dute.
  • Urtarrilaren 22a - Simon & Garfunkel bikoteak zuzeneko kontzertua ematen du New Yorkeko Philharmonic Hall-en. Bertan interpretatutako hainbat abesti Old Friends izeneko bilduman irten ziren 1997an, baina gehienak ez ziren argitaratuko 2002a arte.
  • Urtarrilaren 29a - Krishna Kontzientziarako Nazioarteko Elkarteak antolatuta, Mantra-Rock Dance izeneko ekitaldi kontrakulturala ospatzen da San Frantzisko hiriko The Avalon aretoan, honako partehartzaileekin: Janis Joplin, The Grateful Dead, Big Brother and the Holding Company, Moby Grape, Allen Ginsberg beat poeta eta Hare Krishna mugimenduaren sortzaile A. C. Bhaktivedanta Swami Prabhupada.
  • Urtarrilaren 30a - The Beatles taldeak film bat argitaratzen du bere hurrengo single Strawberry Fields Forever sustatzeko.
  • Urtarrila (egun zehatza ezezaguna)
    • Ez Dok Amairuren emanaldiak Bilbon, Eibarren, Ondarroan eta Bermeon.

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

  • Abuztuaren 13a - Fleetwood Mac taldeak lehen kontzertua ematen du.
  • Abuztuaren 14a - Itsas-irratigintzako Delituen Dekretua lege bilakatzen da Erresuma Batuan, eta itsas zabaleko irrati gehienak (Wonderful Radio London barne) itxi egiten dira. Soilik Radio Caroline North & South on 259 irratiak jarraituko zuen, Radio Caroline International bezala.
  • Abuztuaren 21a - Greziako armadak Mikis Theodorakis atxilotzen du eta bost hilabete egiten ditu espetxean.
  • Abuztuaren 23a - Brian Epstein, The Beatles taldearen ordezkaria, hauen grabaketa-saio batera joaten da azken aldiz. Entzun ahal izan zuen taldearen azken abesti berria Your Mother Should Know izan zen. Barbituriko-gaindosi batez hilko da lau egun beranduago.
  • Abuztuaren 27a - The Beatles taldeko kideak, Maharishi Mahesh Yogi-rekin Galeseko Bangor hirian zirela, euren managerra zen Brian Epsteinen heriotza ezagutzen dute eta berehala itzultzen dira Londresera.
  • Abuztuaren 31 - Paul McCartneyk gainontzeko taldekideak deitzen ditu autobus psikodeliko baten inguruko telebistarako pelikula bat egiteko ideiari buruz hitz egiteko.
  • Abuztua (egun zehatza ezezaguna)
    • “The Scorpions” eta “The Spectres” izenekin aritu ondoren, Status Quo izena jartzen diote taldeari.

Iraila

  • Irailaren 7a - Eric Burdon Angie Kingekin ezkontzen da.
  • Irailaren 17a -
    • The Doors taldea Ed Sullyvan Show telebista programan agertzen dira eta Light My Fire abestia interpretatzen dute. Nahiz eta hasiera batean taldeak onartu abestiaren hitzak aldatzeko Sullyvanek egindako eskaria ("Girl we couldn't get much higher" esamoldeak drogari egiten dio erreferentzia), Jim Morrisonek jatorrizko bertsioa abesten du. Honen ondorioz, taldeari debekatu egiten diote berriro programan agertzea.
    • The Who taldeko kideek instrumentuak apurtzen dituzte, AEBetan egiten duten lehen telebista agerraldian Smothers Brothers Comedy Hour programan. Bere aldetik, Keith Moon bateristak bere dunbala leherrarazten du; ondorioz, bera eta Pete Townshend zaurituta gertatzen dira.

Urria

  • Urriaren 3a - Woody Guthrie folk musikaria hiltzen da.
  • Urriaren 4a - Francisco Escuderok bere lehenengo opera estreinatzen du: Zigor. Kontzertu bertsioan estreinatzen da, Bilboko Coliseo Albia antzokian, Bilboko Pro-Arte Patronatuko abesbatzak eta Wiener Tonkünstler orkestrak interpretatuta, Wilhelm Loibner-en zuzendaritzapean.
  • Urriaren 14a - Tammi Terrell abeslariak konortea galtzen du oholtza gainean, Marvin Gaye-rekin batera abesten ari zela Virginiako (AEB) Hampton Unibertsitatean. Beranduago tumore zerebrala diagnostikatu zioten eta 1970ean garuneko minbiziarekin hilko zen 24 urte zituela.
  • Urriaren 31a - The Stooges taldeak debuta egiten du, Halloween festa batean.

Azaroa

Abendua

Data ezezaguna

  • Ameslariak taldea sortzen da Bergaran, Gipuzkoan. Garaiko nazioarteko kantu arrakastatsuen euskarazko bertsioak egiten hasten dira, Los Brincos eta Los Surfs taldeenak, esate baterako.
  • Barclay diskoetxeak Léo Ferré abeslari frantziarraren À une chanteuse morte abestia (Édith Piafi eskainia) zentsuratzen du.
  • CINSA diskoetxeak Euskal Kantuaren Jaialdia antolatzen du Bilboko Capitol antzokian, Donostiako Viktoria Eugenian, Iruñeko Gaiarren eta Gasteizko Guridin.
  • Etxamendi eta Larralde lehen aldikoz jende aurrean kantatzen hasten dira, Behaskanen, Larzabalen eta Uhartehirin.
  • Eusebio Azkue eta Rosa Ojanguren duoak, Oskarbi izenarekin, lehen kantaldia ematen dute Mutrikun. Haatik, jakiten dutenean bazegoela izen bera zuen beste talde bat eta lehenago hasitakoa zela, izena aldatu eta Txairo hartzen dute.
  • Herri Gogoa diskoetxea sortzen da
  • Las Hermanas Uranga ahots-hirukotea sortzen da
  • Lurdes Iriondok 170 kantaldi inguru eskaintzen ditu 1967 urtean zehar.
  • Mireille Mathieu abeslari frantziarrak Engelbert Humperdinck-en The Last Waltz kanta famatuaren bertsio frantsesa egiten du, arrakastaren ateak irekiz Erresuma Batuan.
  • Pickwick Records diskoetxeak Simon & Garfunkel-ek Tom & Jerry ezizenaz 1950eko hamarkadan ateratako singleak kaleratzen ditu, duoaren material berria bezala aurkeztuz. Abeslariek salaketa aurkezten dute eta diskoa berehala kentzen dute merkatutik.
  • Serge Gainsbourg musikari frantziarrak lau filmetarako soinu bandak konposatzen ditu: Anna, L'Inconnu de Shandigor, L'Une et l'Autre eta Ce sacré grand-père.
  • Toots & the Maytals taldeak 54-46 That's My Number abestia kaleratzen dute, reggae estiloko lehenetakoa.

Sortutako musika taldeak


Argitaratutako albumak

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Kaleratze data ezezaguna


Argitaratutako singleak eta EPak

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua


Kaleratze data ezezaguna

  • Abestiak Euskeraz - Argoitia neba-arrebak
  • Agur jaunak! - Los Contrapuntos
  • Agurra / Abesten dizut, Jauna / Loa / Etzaitut ikusi nai - Lurdes Iriondo
  • Alegria, Alegria / Remelexo - Caetano Veloso
  • Aleluya nº 1 / Rojo sobre negro - Luis Eduardo Aute
  • Aute en catalán (Al-leluia nº1 / Roig damunt el negre) - Luis Eduardo Aute
  • The Beat Goes On / Love Don't Come - Sonny & Cher
  • Belén vasco - Los Contrapuntos
  • Both Sides, Now - Joni Mitchell
  • Cançons de Menorca - Maria del Mar Bonet
  • Cette chanson (moztutako bertsioa) / Le Lit - Léo Ferré
  • Comic Strip - Serge Gainsbourg
  • Crow on the Cradle / Sing Hallelujah - Judy Collins
  • Cuando todo duerme / Momentos / J'ai perdu mon amour / Le seule au monde - Sara Soto
  • Darlin' Be Home Soon - The Lovin' Spoonful
  • Don Ramón / Made in Spain - Luis Eduardo Aute
  • Dónde / Linda Chica / Ya Lo Pagarán / Mi Ilusión De Vivir - Miguel Ríos
  • Down on Me - Janis Joplin and Big Brother and the Holding Company
  • Egia / Egun sentia / Zenbat gera / Loretxoa - Benito Lertxundi
  • El Nadal no té 20 anys - Maria del Mar Bonet, Maria Amèlia Pedrerol, Lluís Llach eta Pau Riba i Jordi Batiste
  • El Tren De Madera / El Cobarde - Víctor Manuel
  • Electricity / Sure 'Nuff 'n Yes I Do - Captain Beefheart
  • Gaztedi berri-zalea / Pake-aingeru / Kitarratxoa ta euskera / Ain urruti, ta ain urbil - Lurdes Iriondo
  • Gure bide galduak / Bihar itxaropen - Benito Lertxundi
  • Harley-Davidson (Brigitte Bardot-ek interpretatuta) - Serge Gainsbourg
  • Here We Go Again / Somebody Ought to Write a Book About It - Ray Charles
  • Hip Hip Hip Hurra (Claude François-ek interpretatuta) - Serge Gainsbourg
  • I Dig Rock and Roll Music / The Great Mandella (The Wheel of Life) - Peter, Paul and Mary
  • Il te faudra bien revenir / Entre nous / Je reviens Fanny / Les bons moments - Charles Aznavour
  • Inch'Allah – Adamo
  • Judy / There's Always Me - Elvis Presley
  • Koblakari / Katalin / Agotea / Txano gorritxo - Garmendia'tar Idoia
  • La Dernière Valse / Seuls au monde / Un monde avec toi / Ponts de Paris - Mireille Mathieu
  • La Tieta / Cançó De Bressol - Joan Manuel Serrat
  • Les bons moments / Je l'aimerai toujours - Charles Aznavour
  • Les Petits boudins (Dominique Walter-ek interpretatuta) - Serge Gainsbourg
  • Lorerik ederrenak / Ana, Arrokeria / Zuri bakarrik - Txairo
  • Ni flors ni violes - Guillermina Motta
  • Nous on s'aimera / Pour un cœur sans amour / Adieu à la nuit / Quand on revient - Mireille Mathieu
  • Quand tu t'en iras / Alors nous deux / Ce soir ils vont s'aimer / Géant - Mireille Mathieu
  • Que feliç era mare - Lluís Llach
  • Romería del País Vasco - Los Contrapuntos
  • Segunda Grabación - Los Sabandeños
  • Taxista - Pau Riba
  • Twelve Thirty (Young Girls Are Coming to the Canyon) / Straight Shooter - The Mamas & The Papas
  • Yerushalaïm / Un jour / Éteins la lumière / Tu étais toi - Charles Aznavour
  • You Better Sit Down Kids / Mama (When My Dollies Have Babies)Cher

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2332014
  • Commonscat Multimedia: Music in 1967 / Q2332014

  • Wd Datuak: Q2332014
  • Commonscat Multimedia: Music in 1967 / Q2332014