2004ko Al-Hoceimako lurrikara
2004ko Al-Hoceimako lurrikara | ||
---|---|---|
Mota | lurrikara | |
Data | 2004ko otsailaren 24a | |
Herrialdea | Maroko | |
Lurrikararen momentu sismikoa | 6,4 | |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale IX (en) | |
Pertsona hilak | 628 | |
Pertsona zaurituak | 926 | |
2004ko Al-Hoceimako lurrikara otsailaren 24an, gaueko 02:27:47an izan zen. Epizentroa Rif eskualdeko Al-Hoceimatik gertu izan zen eta Ritcher eskalan 6,3ko indarra izan zuen.[1] Marokoko agintarien arabera, 628 eta 631 hildako, 926 zauritu eta 15.000 etxegabe izan ziren Al Hoceima-Imzouren-Bni Abdallah eskualdean.[2]
Hildako asko uzteaz gain, atzoko lurrikarak Maroko iparraldeko Rift eskualdeko hainbat herrixka txiki-txiki egin zituen. Gainera, erreplikak eta lurrikara bortitz samarrak gertatzen ari zirenez, asko eta asko ez ziren etxeetara itzultzen ausartzen. Rif eskualdean berbereak dira bizilagunetako asko. Inguru pobrea da, azpiegitura eskasekoa, eta, ondorioz, zailtasun handiak zeuden laguntza humanitarioa helarazteko.[3]
Erreferentziak
- ↑ ISC-GEM Global Instrumental Earthquake Catalogue (1900–2009). (2.0. argitaraldia) International Seismological Centre.
- ↑ (Ingelesez) PAGER-CAT Earthquake Catalog. United States Geological Survey 2009-9-4.
- ↑ «Bosteko indarretik gorako bi lurrikara izan dira gaur Al Hoceima inguruan» Berria 2004-02-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q4115048
- Multimedia: 2004 Al Hoceima earthquake / Q4115048
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |