2011ko munduaren amaieraren aurreikuspena
2011ko munduaren amaieraren aurreikuspena Harold Campingen jarraitzaileen ustea izan zen. Euren ustez, oramendua (fede kristauan, Jainkoaren hautatuak paradisuan hartzea) 2011ko maiatzaren 21ean gauzatuko zen[1][2], honen ondoren Larrialdi Handia[3] hasiko zelarik, munduko jendearentzat sufrimendu handiko garaia, eta honen ondoren munduaren amaiera 2011ko urriaren 21ean iritsiko zen[4].
Iragarpen hauek Campingek egin zituen, Family Radio kristau irratien sareko presidenteak, Biblian oinarritzen dena informazioa lortzeko, testuak numerologikoki aztertu ondoren. Suposatzen zen 200 milioi pertsona inguru (munduko biztanleriaren % 3 inguru) oratuko zituztela egun hartan[5].
Iragarpenak oso baztertuak izan ziren kristau izendapen nagusiengatik, Campingen oinarri ziren Bibliako pasarteen interpretazioan zeuden desadostasunengatik[6][7]. Camping ere kritikatu dute, haren fundazioak milioi askoko irabaziak lortu zituelako, bere fededunen dohaintzen ondorioz (80 milioi dolar 2005 eta 2009 artean)[8].
Erreferentziak
- ↑ «Jesus Returning To Earth On May 21, 2011» web.archive.org 2010-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ «The Daily Maverick :: May 21, 2011: Judgment Day believers descend on Joburg» web.archive.org 2010-09-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ Mt 24:21
- ↑ (Ingelesez) «The Link Between May 21, 2011 and the Feast of Purim in March 2012» eBible Fellowship (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ «Family Radio Spanish - Español» web.archive.org 2011-04-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ «A Response to Harold Camping's Erroneous Teaching - Alliance of Confessing Evangelicals, Inc» web.archive.org 2011-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ (Ingelesez) Kellner, Mark A.. «New Dispensation? Camping: 'Leave Church'» ChristianityToday.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ Censky, Annalyn. «Doomsday church: Still open for business» CNNMoney (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2740637