2020ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartutako euskal herritar kirolariak

Sakontzeko, irakurri: «2020ko Udako Paralinpiar Jokoak»

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
76.  Euskal Herria 2 2 0 4
Guztira 539 540 589 1668

Euskal Herria, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak talde onartua ez bazen, 4 domina lortu zituen eta, horri esker, 47. postuan egongo zatekeen, Txile eta Serbia (45.a) eta Norvegia (48.a) artean. Dorian Foulon Baionako Urt Velo 64 taldeko txirrindulariak urrezko domina eskuratu zuen C5 diziplinako 4.000 metroko bakarkako lasterketan.[1] Alexandre Leaute taldekideak urrezko domina irabazi zuen C2 diziplinako 3.000 metroko bakarkakoan, eta zilarrezkoa 1.000 metroko proban.[2] Iñigo Llopis donostiarrak zilarra lortu zuen S8 mailako bizkar estiloko 100 metroko proban, 1'0682ko denbora eginez.[3]

Parte hartzaileak kirolaren arabera

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartutako 22 kirol olinpikoetatik 9an hartu zuten parte euskal kirolariek, Espainia eta Frantziako selekzioekin.

Kirola Gizonak Emakumeak Guztira
Arkua 1 1 2
Arraunketa 1 2 3
Atletismoa 0 1 1
Igeriketa 2 1 3
Kanoa 1 0 1
Mahai tenisa 1 0 1
Triatloia 0 1 1
Saskibaloia 2 2 4
Txirrindularitza 3 0 3
Guztira 11 8 19

Kirolarien zerrenda

Hona hemen 2020ko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuten euskal kirolarien zerrenda.

Kirolaria Kirola Jaiotza Parte-hartzeak

Arkua

Mari Carmen Rubio (W1) Iruñea, 1961 Bi
Guillaume Toucoullet (W1) Baiona, 1984 Bat

Arraunketa

Estibaliz Armendaritz (PR3 Mix4+) Iruñea, 1974 Bat
Perle Bouge (2. maila) Roazhon, 1977 Bat
Jorge Pineda (PR3-PD) Bilbo, 1977 Bat

Atletismoa

Izaskun Osés (T13) Iruñea, 1984 Bi

Igeriketa

Iñigo Llopis (S8 eta SM8) Donostia, 1998 Bi
Ivan Salguero (S13) Iruñea, 1998 Bi
Nahia Zudaire (S8) Usurbil, 2004 Bat

Kanoa

Higinio Rivero VL2 Barakaldo, 1982 Bat

Mahai tenisa

Iker Sastre C2 Bilbo, 1977 Bat

Saskibaloia

Agurtzane Egiluz 3.0 Gasteiz, 1997 Bat
Asier García 4.0 Bilbo, 1981 Hiru
David Mouriz 2.5 Coruña, 1982 Bat
Beatriz Zudaire 3.0 Barañain, 2000 Bat

Triatloia

Rakel Mateo (PTS2) Mungia, 1975 Bi

Txirrindularitza

Dorian Foulon (C5) Ar Chapel-Karozh, 1998 Bat
Alexandre Léauté (C2) Sant-Karadeg, 2000 Bat
Eduardo Santas (MC3) Zaragoza, 1989 Bi

Erreferentziak

  1. «Dorian Foulounek urrea kolkoratu du pistako jazarpen proban» Berria 2021-08-27.
  2. «Alexandre Leautek beste domina bat lortu du Tokion» Berria 2021-08-27.
  3. «Iñigo Llopisek zilarra lortu du bizkar estiloko 100 metroko proban» Berria 2021-08-27.

Kanpo estekak

  • Parte hartzaileen zerrenda, Berria egunkariaren webgunean
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko kirolariak Olinpiar Jokoetan
Udako Olinpiar Jokoak
189619001904190819121920192419281932193619481952195619601964196819721976198019841988199219962000200420082012201620202024
Neguko Olinpiar Jokoak
192419281932193619481952195619601964196819721976198019841988199219941998200220062010201420182022
Udako Paralinpiar Jokoak
1960 • 1964 • 1968 • 1972 • 1976 • 1980 • 1984 • 1988 • 1992 • 1996 • 2000 • 2004 • 200820122016 • 2020 • 2024
Neguko Paralinpiar Jokoak
1976 • 1980 • 1984 • 1988 • 1992 • 1994 • 1998 • 2002 • 2006 • 2010 • 2014 • 2018 • 2022
Oharra: Euskal Herriko kirolaririk gabeko jokoak letra etzanean