Aballarri
Aballari | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 642 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°12′59″N 1°57′36″W / 43.216356°N 1.960067°W / 43.216356; -1.960067 |
Mendikatea | Adarra-Mandoegiko mendilerroa |
Kokapena | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Besabi eta Urnietatik |
Aballarri Gipuzkoako Donostialdea eskualdean dagoen mendia da. Adarra eta Onddi mendien artean dago, haiekin eta inguruko mendiekin batera Adarra-Mandoegiko mendilerroa osatzen dute.
Mendia
Gailurra harkaitz multzo batez osatua du. Denera mendiak 642 metroko garaiera du, gailurrak aldiz 56 metroko malda. Bertaratzeko ohiko abiapuntuak Besabi eta Urnieta dira.
Mitologia
Joxemiel Barandiaran antropologo ospetsuak inguruan jasotako kondairaren arabera, behinola Aranoko plazan jendea dantzan omen zegoen. Orduan Sansonek aranotarrak festan zeudela eta, jeloskor jarrita, Buruntza menditik harkaitz puska handi bat jaurtiz haiek hiltzea otu zitzaion. Baina harkaitza jaurtitzeko unean, behi gorotz batekin irrist egin eta harkaitz bere helburura iritseko nahiko indar jaso ez zuenez, gaur egun Aballarri gailurra dagoen tokian erori omen zen[1]. Harkaitz puska hau gaur egun Aballarri mendian dago eta bertako herri hizkeraz Sanson harriya (Sanson harria) izenez ezagutzen da.
Iruditegia
- Gailurra.
- Aballarriko Sanson harriya harkaitza.
Ereferentziak
- ↑ Aballarri. Mendikat.net (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
- Aballarri. Mendikat.net (Gaztelaniaz)
Datuak: Q27193991
Multimedia: Aballarri / Q27193991
![]() | Euskal Herriko mitologiako lekuak | ![]() |
---|---|---|
Aballarri • Agamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Akelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorrea • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri •Armorkora • Aralar • Sorginetxe • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Errolan Harria • Erronkariarren zubia • Gaztelu zahar • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iratiko oihana • Iratiko San Salbatore baseliza • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubia • Txindoki • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Obantzungo leizea • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Sorginaren Txabola • Txurrumurru • Urgeldi • Xorroxin ur-jauzia • Zugarramurdiko leizeak |