Abesbatza-zuzendari

Abesbatza bat bere zuzendariarekin

Musika klasikoaren munduan, Abesbatza-zuzendaria abesbatza edo koro bateko korda edo ahots desberdinak prestatu eta koordinatzeko arduratzen den musikaria da, beti ere musika-lan bat interpretatzeko asmoarekin. Batzuetan korda bakoitzak (sopranoak, mezzosopranoak, kontraltoak, tenorrak, baxuak, baritonoak...) bere arduraduna dauka (ahots bakoitzeko lana koordinatzeko pertsonak).[1] Zuzendariak eskuekin eta buruarekin zuzentzen du abesbatza osoaren interpretazioa.

  • Obra a capella interpretatu behar denean, edo pianista baten edo instrumentu talde  txiki baten laguntzarekin, zuzendaritza musikalaren  arduraduna, normalean, koruko zuzendariarena izaten da.
  • Obra orkestra batekin interpretatu behar denean (musika sinfoniko-korala), zuzendaritza musikalaren arduraduna, normalean, orkesta- zuzendaria izaten da.
  • Koru mota desberdinak existitzen dira eta hortaz zuzendari mota desberdinak badira ere, guztiak  abesbatza-kantugintzarako prestatu izan dira. Koru-zuzendariaren jantzia eta koristena desberdina izaten da.

Euskal Herriko zuzendariak

Besteak beste hauek dira Euskal Herriko abesbatza-zuzendari ezagun batzuk:

  • Javier Busto
  • Maddalen Dorrronsoro Amiano
  • Josu Elberdin
  • Juan Eraso
  • Secundino Esnaola
  • Martin Gorostidi
  • Alaitz Guridi Agirrezabala

Erreferentziak

  1. Gurrutxaga, Antton. (pdf) Musika Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).

Kanpo estekak

  • Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa
  • Hainbat lurraldetako abesbatza-federazioak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1076502
  • Commonscat Multimedia: Choir conductors / Q1076502

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX5805042
  • BNF: 12426687j (data)
  • GND: 4443068-1
  • LCCN: sh90004965
  • NKC: ph135213
  • Wd Datuak: Q1076502
  • Commonscat Multimedia: Choir conductors / Q1076502