Akio Morita

Akio Morita

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTokoname (en) Itzuli, 1921eko urtarrilaren 26a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaTokio, 1999ko urriaren 3a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaOsakako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, ingeniaria eta fisikaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Britainiar Inperioko Ordenaren zaldun komendadorea Britainiar Inperioko Ordenaren zaldun komendadorea
    Ohorezko Legioko komandantea Ohorezko Legioko komandantea  (1998)
    International Emmy Directorate Award
    Sant Jordiren gurutzea Sant Jordiren gurutzea  (1996)
    Order of the Rising Sun, 1st class Order of the Rising Sun, 1st class
    Albert Medal  (1982)
    IEEE Founders Medal  (1994)
    Meritu Zibileko Ordenaren Gurutze Handia Meritu Zibileko Ordenaren Gurutze Handia  (1990)
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Discogs: 4679744 Edit the value on Wikidata

Akio Morita (Nagoia, Aichi, Japonia, 1921eko urtarrilaren 26a - Tokio, Japonia, 1999ko urriaren 3a) japoniar enpresa-gizona izan zen, Japoniako enpresa-gizon ospetsuenetakoa.

Biografia

Osakako Unibertsitatean ikasi zuen. Gerra-garaian, enperadorearen ontzidian aritu zen lanean. 1946an, Sony etxea sortu zuen, Ibuka Masarurekin. Finantza-, marketin- eta merkataritza-lanen arduradun izan zen. Nazioartean izan zuen lehenengo arrakasta miniaturazko irrati-transistorea izan zen (1955ean). Gero, Estatu Batuetan Sony zabaltzeko oinarri sendo bat osatu zuen, eta hainbat lantegi jarri zituen Kalifornian.

1970ean, Sony izan zen New Yorkeko burtsan kotizatu zuen lehenengo japoniar enpresa. 1971tik aurrera, enpresako lehendakari izan zen, eta, 1976tik aurrera, zuzendari nagusia.

Moritak erabaki zuen Sonyk gai berritzaileekin lan egin behar zuela, walkmanak eta bideo-zintak eginez, esate baterako. Garrantzizko lana egin zuen, bestalde, Japoniaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza-tirabirak baretzeko, bi herrialdeetako harreman ekonomikoetako taldean lan eginez.

Burmuinetako eritasun baten ondorioz, Sonyren zuzendaritza utzi behar izan zuen 1994an.

Kanpo-estekak

  • (Ingelesez) Akio Morita Library

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q310845
  • Commonscat Multimedia: Akio Morita / Q310845

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 40174844
  • ISNI: 0000000108568125
  • BNE: XX862229
  • BNF: 120949520 (data)
  • GND: 118816497
  • LCCN: n85296713
  • NDL: 00047470
  • NKC: jn20010525442
  • NLA: 35928174
  • CiNii: DA01323468
  • SNAC: w6sn1ch5
  • SUDOC: 029291836
  • BIBSYS: 90128376
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04271/eu_m_3168/m3168
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q310845
  • Commonscat Multimedia: Akio Morita / Q310845