Alessandra Torresani
Alessandra Torresani | |
---|---|
(2009) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Palo Alto, 1987ko maiatzaren 29a (37 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, taekwondolaria eta zinema aktorea |
alessandratorresani.com | |
|
Alessandra Torresani, jaiotzez Alessandra Olivia Toreson (Palo Alto (Kalifornia), 1987ko maiatzaren 29a) aktore estatubatuarra da. Caprica telesailean Zoe Graystone[1] eta The Big Bang Theory telesailean Claire izateagatik da ezaguna.
Biografia
Alessandra Olivia Toreson Palo Alton jaio zen. Bi urte zituela hasi zen dantza eta abesten ikasten eta 8 urte zituela The WB Television Network katean elkarrizketak egin zituen marrazki bizidunen artean. Taekwondon gerriko beltza ere badu.
10 urte zituela hasi zen telebistan aktore lanetan eta telesail ugaritan agertu zen, bai eta filmetan ere. 2008an zientzia fikziozko Caprica telesailean paper garrantzitsua izan zuen, Zoe Graystone izan zen. Battlestar Galactica telesailaren spin-offa zen.
2011 eta 2013 artean Husbands telesailean aritu zen[2] eta 2016an The Big Bang Theory telesailean Clairen rola bete zuen, gidoilaria eta Raj Koothrappaliren neskalaguna[3].
Bizitza pertsonala
Erdi judua dela esan izan du[4]. Bipolar desoreka ere badu eta horri aurre egiteko EmotionAL Support with Alessandra Torresani podcasta gidatzen du[5].
Filmografia
Filmeak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1999 | Lost and Found | Parkeko neskatila | |
2000 | Mad Song | Alex | |
2000 | Baby Bedlam | Becky | |
2010 | Annie Goes Boating | Annie | Laburmetraia |
2012 | Playback | Brianna | |
2013 | The Moment | Emma | |
2016 | Car Dogs | Sheri | |
2018 | Step Sisters | Amber | Zuzenean bideoa |
Telebista
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1997 | KaBlam! | n/a | atal bakarra |
1998 | ER | Kate | atal bakarra |
1999 | Working | Tiffany | atal bakarra |
1999 | My Last Love | Emma | Telefilmea |
2000 | Popular | Emily/Emma | atal bakarra |
2000 | Even Stevens | Mimi Nagurski | atal bakarra |
2003 | Newton | Holly Pryor | Telefilmea |
2001, 2003 | Malcolm in the Middle | Sara Coleman/Kirsten | 2 atal |
2004 | Going to the Mat | Mary Beth Rice | Telefilmea |
2004 | JAG | Susan Smithfield | atal bakarra |
2004 | Arrested Development | Ann Veal | atal bakarra |
2004 | Grounded for Life | Carolyn | atal bakarra |
2005 | Love, Inc. | Holly | atal bakarra |
2005 | The War at Home | Alison | atal bakarra |
2006 | Grand Union | Meaghan McBride | Telefilmea |
2007 | Bones | Elf nerabea | atal bakarra |
2008 | Happy Campers | Dylan Dixon | Telefilmea |
2008 | Terminator: The Sarah Connor Chronicles | Jordan Cowan | atal bakarra |
2009 | CSI: Crime Scene Investigation | Bree Lindale | atal bakarra |
2009–10 | Caprica | Zoe Graystone | ohikoa, 16 atal |
2011 | RuPaul's Drag Race | Bere burua/Epaile gonbidatua | atal bakarra |
2011 | Warehouse 13 | Meagan Reese | atal bakarra |
2011–13 | Husbands | Haley | 8 atal |
2011 | American Horror Story | Stephanie Boggs | 2 atal |
2014 | Two and a Half Men | Kathy | atal bakarra |
2015 | The Fosters | Brooke | 3 atal (3. denboraldian) |
2015 | Workaholics | Crystal | atal bakarra |
2016–17 | The Big Bang Theory | Claire | ohikoa 9. denboraldian, gonbidatua 10.ean |
2016 | Lucifer | Naomi | atal bakarra |
2020 | Batwoman | Duela Dent | atal bakarra |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Hart, Hugh. «Alessandra Torresani Gets Inside Caprica's Prime Cylon» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Bambola Factory» Tumblr (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Alessandra Torresani» The Big Bang Theory Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- ↑ «'Caprica' star is ready for her close-up» web.archive.org 2011-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «EmotionAL Support with Alessandra Torresani on Apple Podcasts» Apple Podcasts 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
Kanpo estekak
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q442720
- Multimedia: Alessandra Torresani / Q442720