Alfred Russel Wallace
Alfred Russel Wallace | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brynbuga, 1823ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Broadstone (en) , 1913ko azaroaren 7a (90 urte) |
Familia | |
Aita | Thomas Vere Wallace |
Ama | Mary Anne Greenell |
Ezkontidea(k) | Annie Mitten (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Birkbeck, University of London (en) Richard Hale School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, biologoa, esploratzailea, antropologoa, zoologoa, naturalista, anti-vaccine activist (en) , ornitologoa, entomologoa, geografoa, erlezaina, botanikaria, world traveler (en) , idazlea, zoological collector (en) eta landare biltzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Royal Geographical Society Londresko Zoologia Elkartea |
wallacefund.info | |
Alfred Russel Wallace (Usk, Gales, 1823ko urtarrilaren 8a - Broadstone, Ingalaterra, 1913ko azaroaren 7a) naturalista izan zen. Biogeografiaren eta zoogeografiaren sortzaileetakoa izan zen, eta ekarpen handiak egin zituen eboluzioaren teoria finkatzeko.
Bizitza eta obrak
1848an espedizio bat egin zuen Amazonas ibaian gora, hango landareak eta animaliak aztertzeko; eta 1854-1862 bitartean, Malaysiar penintsularen itzulia egin zuen. Bidaia horretan egindako ikerketen ondorioz, eboluzioaren teoria bat finkatu zuen, Charles Darwinenaren oso antzekoa, Darwinek berea proposatu zuen garai bertsuan. Teoria hori On the Law which has regulated the Introduction of New Species (1855, Mota berrien sarrera arautu duten legeez) liburuan azaldu zuen.
Beste zenbait obra: A Narrative of Travels on The Amazonas and Rio Negro (1853, Bidaiak Amazonas eta Rio Negro ibaietan barrena); The Malay Archipelago (1869, Malaysiako uhartedia).
Asiako hego-ekialdeko animaliak Australiakoetatik bereizten dituen lerroa proposatu zuen Alfred Wallace naturalistak, ordutik Wallace Lerroa deitua, eta geroztik Aldus Huxleyk zuzendua.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Russel Wallace |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q160627
- Multimedia: Alfred Russel Wallace / Q160627
- Espezieak: Alfred Russel Wallace