Andreu Febrer

Andreu Febrer
Bizitza
JaiotzaVic, XIV. mendea
HerrialdeaAragoiko koroa
HeriotzaVic, XV. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, diplomazialaria eta itzultzailea
Genero artistikoaolerkigintza

Andreu Febrer (Vic, 1375-1380 aldean - ?, 1437-1444 aldean) kataluniar olerkaria izan zen. Danteren Divina Commedia katalanera bihurtu zuen.

Bizitza

Martin I.a Aragoikoaren zerbitzuan hasi zen gaztetan, eta Berberiako mairuen aurkako gurutzada batean parte hartu zuen. 1407an diplomazia-lan batzuk egin zituen Frantzian barrena eta mesede handiak jaso zituen Alfontso V.a erregearengandik.

Febrerrek 1393-1400 urteetan idatzi zituen 15 olerki gorde dira, eta Jordi de San Jordirekin batean, Proventzako eta Italiako moldeen arteko igarobidea erakusten du Kataluniako literaturan. Danteren Divina Commedia itzuli zuen katalanera, 1429. urtean amaitu zuen lana.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3616238
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 28550789
  • ISNI: 000000011754108X
  • BNE: XX884935
  • GND: 105252057X
  • LCCN: n86054403
  • SUDOC: 060744820
  • UB: a1229243
  • ICCU: RAVV071780
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02132/eu_f_0216/f0216
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 3818
  • Wd Datuak: Q3616238