Antonio Beduzzi
Antonio Beduzzi | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bolonia, 1675 |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Viena, 1735eko martxoaren 4a (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, margolaria eta ingeniaria |
Antonio Beduzzi (Bolonia, 1675 – Viena, 1735eko martxoaren 4a) arkitekto eta margolari italiarra izan zen; dena dela bere ibilbide nagusia Vienan egin zuen, XVIII. mendearen hasieran.[1]
Ibilbidea
Bolonian jaioa, graduatu ondoren, Vienara joan zen bizitzera, eta han Louis Burnaciniren lekua hartu zuen arkitekto gisa Vienako gortean, 1708an. Giovanni Gioseffo Dal Soleren ikaslea izan zen, eta bere lanik garrantzitsuenen artean Melk Abadiaren barrualdea eta aldarea nabarmendu daitezke;[2] lan horiek Jakob Prandtauerren berreraikuntza barrokoaren ondoren. Beste lan garrantzitsuak Leopoldsbergeko San Leopoldo Eliza, Klosterneuburgen, Vienatik gertu; Passauko Katedralaren Museoa; Vienako Kärntnertortheater proiektua; Vienako Palais Niederösterreicheko Landhaussaaleko freskoak.
Iruditegia
- Kristoren aurkezpena tenpluan
- San Joseren apoteosia
- Egiptorako ihesaldia
- Mariaren koroatzea
- Maria Sortzez Garbia
Bibliografia
- Eva Wodarz-Eichner, Narrenweisheit im Priestergewand; Herbert Utz Verlag, Munich, 2007, ISBN 978-3-8316-0660-3
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Antonio Beduzziri buruzko bideoa.
- Datuak: Q78856
- Multimedia: Antonio Beduzzi / Q78856