Antzinako Figueras Etxea
Antzinako Figueras Etxea | |
---|---|
Kanpoaldea Barnealdea Figueras Etxearen irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Alde zahar | Ciutat Vella |
Administrative quarter in Barcelona | El Raval |
Koordenatuak | 41°22′54″N 2°10′22″E / 41.38153°N 2.17267°E / 41.38153; 2.17267 |
Historia eta erabilera | |
Erreforma | 1902 |
Kontserbazio-zaharberritzea | 1986 |
Arkitektura | |
Estiloa | Art Nouveaua |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | La Rambla, 83 i Petxina, 1 |
Antzinako Figueras Etxea (katalanaz Antiga Casa Figueras) Kataluniako Bartzelona hirian dagoen La Rambla pasealekuko apaindura modernista duen eraikina da.
Berez 1902an Antoni Ros i Güell margolari eta eszenagileak apaindutako antzinako pasta lantegi bat da. Eginkizun hau burutzeko asmoz, Rosek beirateak, egur-lanak eta eskulturak egiten espezializatua zegoen artista talde bat bildu zuen.
Aurrealdeko apainketaren ezaugarri nagusiena trencadis teknika erabiliz egin ziren mosaiko polikromatu ugariak dira, hauek Mario Maraglianoren lana direlarik. Beirateak Rigalt y Granell maisuaren tailerrean egin ziren, hauetan emakumezkoen irudi sinbolikoak ugari dira. Eraikinaren izkinan Lambert Escaler eskulturgileak moldatutako erliebe bat ikus daiteke, honek garia biltzen duen emakume bat irudikatzen du, lantegi zaharreko jardunari eginiriko omenaldia delarik. Ateak apaintzen dituzten burni landuzko elementuak ere nabarmentzekoak dira; azken hauek arku itxura berezia dutelarik.
1986an Escribà familia eraikin honen jabe bilakatu zen, familia hau hiri honetako usadio handiko gozogile saga bat osatzen dute, bide batez eraikinaren erabateko zaharberritzea gauzatu zutelarik.
Ikus gainera
- Modernismo katalana
Kanpo estekak
- Bartzelonako eraikin modernistak (Katalanez) (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q3755642
- Multimedia: Antigua Casa Figueras / Q3755642