Arantxa Tapia
Arantxa Tapia | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2020) Irudi gehiago | |||||||||
2020ko abuztuaren 3a - 2020ko irailaren 21a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2016ko urriaren 21a - 2016ko abenduaren 5a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
2012ko abenduaren 17a - 2024ko ekainaren 26a
2011ko abenduaren 2a - 2012ko abenduaren 17a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | María Aránzazu Tapia Otaegi | ||||||||
Jaiotza | Astigarraga, 1963ko irailaren 24a (60 urte) | ||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||
Bizilekua | Zumaia | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea (1987 - 1992) doktore : Ingeniaritza industrial | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea eta ingeniaria | ||||||||
Lantokia(k) | Madril eta Gasteiz | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Donostiako Goi Ingeniaritza Eskola (1987 - 1992) Euskal Herriko Unibertsitatea (1992 - 2011ko urria) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||||||
Miren Arantzazu Tapia Otaegi (1963ko irailaren 24a, Astigarraga), ezagunagoa Arantxa Tapia gisa, gipuzkoar politikari jeltzalea da. Hiru legealdiz Eusko Jaurlaritzako sailburua izan zen, Iñigo Urkullu lehendakariaren hiru gobernuetan. 2012ko abenduaren 17tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua izan zen. Gainera, 2016an Azpiegitura sailburu ere bilakatu zen.[1] 2020ko irailean, Iñigo Urkullu Lehendakariak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu izendatu zuen bere hirugarren gobernuan.
Nafarroako Unibertsitateak Gipuzkoan duen gaur egungo Tecnun-en ikasi zuen ingeniaritza industriala eta bertan egin zen doktore 1992an "Sendoak diren aldagai anitzezko PI kontroladoreen diseinu eta garapena eta potentzia erreaktibo eta tensioaren erregulazio sekundarioan duten aplikazioa"[2] lanarekin, cum laude kalifikazioarekin.[3] 1992an hasi zen klaseak ematen EHUn, eta han "Sistemas de transporte" eta "Teoría de los elementos finitos" eman zituen eta katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ibilbide gehiena ikerlari eta irakasle gisa egin du, unibertsitatean. Politikan sartu baino lehen, Donostiako Eskola Politeknikoaren zuzendaria izan zen, beste hainbat karguren artean.
2005an politikan sartu zen. Orduan, Garraio eta Herri Lan sailburuorde izendatu zuten, Juan Jose Ibarretxeren Gobernuan. Ondoren Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatua izan zen Gipuzkoako Aldundian, Markel Olano ahaldun nagusiarekin. Horren ostean, lurralde horretako zerrenda jeltzalearen burua izan zen 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan.
Espainiako Diputatuen Kongresuan EAJren Hezkuntza bozeramaile izan da, besteak beste, eta, azken asteetan, PPko Jose Ignacio Wert ministroaren erreformaren aurka egin du.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Arantza Tapia sailburu berriaren biografia. Eitb.com
- Datuak: Q982764
- Multimedia: Arantza Tapia / Q982764
Aurrekoa Bernabé Unda (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa) Pilar Unzalu (Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza) | Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailburua 2012ko abenduaren 17a - 2016ko azaroaren 28a | Ondorengoa Bera (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) Alfredo Retortillo (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) |
Aurrekoa Bera (IEkonomia Garapena eta Lehiakortasuna) Ana Oregi (Ingurumena eta Lurralde Politika) | Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailburua 2016ko azaroaren 28a - 2020ko irailaren 8a | Ondorengoa Bera (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) |
Aurrekoa Bera (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) Iñaki Arriola (Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza) | Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua 2020ko irailaren 8a - gaur egun | Ondorengoa Karguan |
Eusko Jaurlaritza (2020-2024) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2016-2020) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2012-2016) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |