Argantzon Euskal Herriko Arabako tren eta autobus geraleku bat da, Argantzon udalerrian kokatuta dagoena.
Geralekua 1862ko urtarrilaren 26an ireki zen.
Egoera
Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Madril — Hendaia: 472,680 kilometro-puntua
Historia
Geltokia 1862ko urtarrilaren 26an inauguratu zen Miranda Ebro - Gasteiz tartea martxan jarri zenean Madril—Hendaia burdinbidea erradialean. 2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[2]
2008. urtean, Miranda Ebroko iparraldeko tarteak Bloke Automatiko Banalizatua (BAB) inauguratu zuen, CTC eta guzti, Miranda Ebro eta Altsasu arteko tartean dagoen eskuzko Bloke Elektrikoa (BEM) ordezkatuz. Horren ondorioz, Argantzon edo Langraiz bezalako geltoki askok zirkulazio-langileak izateari utzi diote.
Geralekua
Geralekua, alboko bi nasetako bakoitzean dauden bi babesleku txikik baino ez dute osatzen. Bi trenbidek geltokia zeharkatzen dute. Nasa-aldaketak maila berean egiten dira.
Zerbitzuak
Tren
Hiriarteko autobus
Eskualdeko Garraioa | Zerbitzua | Hasiera | Ibilbidea | Amaiera | | | | | |
Etorkizuna
ArabaTran proiektuaren barruan, Euskotrenek Miranda Ebro - Altsasu lineako geltokietako bat izango litzateke.[3]
Erreferentziak
- ↑ EuroFerroviarios. «Argantzon (geralekua)» www.euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ https://web.archive.org/web/20160702083546/http://www.spanishrailway.com/2012/02/20/caminos-de-hierro-del-norte-de-espana/
- ↑ (Gaztelaniaz) «El estudio del Arabatran plantea cinco alternativas para mejorar la conexión entre Miranda, Vitoria y Alsasua» El Correo 2018-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- ADIF enpresako web gunea
- RENFE enpresako web gunea