Argo Navis
Argo Navis, euskaraz: «Argo Itsasontzia», zeruko hego hemisferioko iraganeko konstelazio handi bat zen. Greziar mitologiako Argo itsasontzia irudikatzen zuen, Jason eta Argonauten ontzia.
Antzinaroan Klaudio Ptolomeo astronomoak sailkatutako konstelazioetako bat zen[1], baina 1763an Nicolas-Louis de Lacaille frantziar astronomoak gaur egungo hiru konstelazioetan banatu zuen: Carina ("gila"), Puppis ("popa") eta Vela ("bela").
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q9258
- Multimedia: Argo Navis / Q9258