Argumentu (analisi konplexua)

1. irudia: Arganden diagrama zenbaki konplexuak plano batean irudikatzen ditu. Argumentua planoko edozein puntutan φ angelua ematen duen funtzioa da.

Argumentua (laburtua arg) zeroz desberdina den zenbaki konplexuekin erabiltzen den funtzioa da. z zenbakia plano konplexuko puntu bat balitz bezala hartuz gero, z zenbakiaren argumentua puntuak ardatz errealarekiko duen angelua da.

z-ren argumentua ez da bakarra. θ {\displaystyle \theta } z-ren argumentua bada, orduan θ + 2 k π {\displaystyle \theta +2k\pi } ere z-ren argumentua da, k Z {\displaystyle k\in \mathbb {Z} } edozein izanik.

z-ren argumenti nagusia ( π , π ] {\displaystyle (-\pi ,\pi ]} tartean dagoen z-ren argumentua da eta a r g z {\displaystyle argz} ikurraren bidez adierazten da. A r g z {\displaystyle Argz} ikurraren bidez z-ren argumentu guztiek osatzen duten multzoa adieraziko dugu, hots,

A r g z = { a r g z + 2 k π : k Z } {\displaystyle Argz=\{argz+2k\pi :k\in \mathbb {Z} \}}

Definizioa

2. irudia: φ argumentua adierazteko bi era.

z = x + i y {\displaystyle z=x+iy} zenbaki konplexuaren argumentua, a r g ( z ) {\displaystyle arg(z)} bezala idazten dena, bi modutan defini daiteke:

  1. Geometrikoki, plano konplexuan, ardatz erreal positibotik z bektoreraino dagoen φ angelua bezala. Angelua radianetan adierazten da eta positiboa da erlojuaren orratzen aurkako noranzkoan neurtzen bada.
  2. Aljebraikoki, edozein φ kantitate erreala non
z = r ( cos φ + i sin φ ) = r e i φ {\displaystyle z=r(\cos \varphi +i\sin \varphi )=re^{i\varphi }}
r zenbaki positibo erreala denean (ikus Eulerren formula). r kantitatea z bektorearen modulua da, |z| bezala adierazten dena:
r = x 2 + y 2 . {\displaystyle r={\sqrt {x^{2}+y^{2}}}.}

Zientziako zenbait arlotan, batez ere uhinei buruz hitz egitean, modulu hitzaren ordez magnitude terminoa erabiltzen da; eta argumentu hitzaren ordez, berriz, fase.

Propietateak

Izan bitez z , w C { 0 } {\displaystyle z,w\in {\displaystyle \mathbb {C} }-\{0\}} .

  • a r g z = 0 z R + {\displaystyle argz=0\iff z\in \mathbb {R} ^{+}} , a r g z = π z R {\displaystyle argz=\pi \iff z\in \mathbb {R} ^{-}}
  • a r g z ¯ = a r g z {\displaystyle arg{\bar {z}}=-argz}
  • A r g ( z w ) = A r g z + A r g w {\displaystyle Arg(zw)=Argz+Argw} , baina a r g ( z w ) a r g z + a r g w {\displaystyle arg(zw)\neq argz+argw} izan daiteke.
  • a r g ( z 1 ) = a r g z {\displaystyle arg(z^{-1})=-argz}

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1780131
  • Wd Datuak: Q1780131