Aribeko zubi erromanikoa

Aribeko zubi erromanikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAribe
Koordenatuak42°56′N 1°16′W / 42.94°N 1.26°W / 42.94; -1.26
Map
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa

Aribeko zubi erromanikoa Aezkoako Aribe udalerrian Erdi Aroko harrizko zubi bat da, Irati ibaia zeharkatuz.

Deskribapena

Nahiz eta jende askok erromatar zubia dela uste izan, ez da garai hartakoa, Erdi Arokoa baizik, erromaniko estilokoa. Erromatar izena agian toki hartan bertan aurretik beste zubi egon izanaren adierazpide izan daiteke. Zubia Garaiora doan errepidearen hasieran dago, eta gaur egun Aribe herriaren ikur nagusia da. Oinezkoek bakarrik erabil dezakete.[1]

Ezaugarriak

Zubia 50 metro luze da, eta 3,20 metro zabal. Hiru arku ditu, eta zubi begien zabalera sei metrokoa da. XVIII. eta XIX. mendeetako gerretan eraso handiak pairatu zituen, eta 1795an ia suntsituta gelditu zen; 1823an, erdiko arkua suntsitu zen.[1]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Cuevas Gutiérrez, Rosi. «Puente de Aribe» El Curiosón (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).

Ikus, gainera

  • Aribe
  • Irati

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41560291
  • Wd Datuak: Q41560291