Arkitektura gorri

Madriguerako (Segovia) arkitektura gorriaren adibidea.

Arkitektura gorria izenarekin herri arkitektura mota bat da. Erabiltzen diren materialen ondorioz eraikinek kolore gorri berezi bat dute.

Banaketa geografikoa

Arkitektura mota hau Ayllóngo mendilerroaren iparralde aldean ematen da, Segoviako probintziaren hegoaldean (Espainian). Ezagunenak Madriguera eta Villacorta dira. Bi herri horietan eraikin berrietan betiko materialak erabili izan dute. Segoviatik kanpo ere, zenbait herrietan, antzeko arkitektura ikus daiteke, esaterako Teruelgo probintzian: Pozondón eta Ródenas.

Materialak

Eraikuntzan material gorriak erabiltzen dituzte: burdin-harria eta buztina. Batzutan, kontraste moduan, arbelaren grisa eta kuartzoaren zuria erabiltzen dira. Inguru horietan material horiek ugariak dira.[1]

Iruditegia

  • Madriguera.
    Madriguera.
  • Madriguerako etxe tipikoa.
    Madriguerako etxe tipikoa.
  • Serracín herriaren eliza gorria.
    Serracín herriaren eliza gorria.
  • Villacortako plaza.
    Villacortako plaza.

Erreferentziak

  1. .

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Arkitektura gorriaren herriak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5705274
  • Wd Datuak: Q5705274