Arlutz
Arlutz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.129 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′06″N 2°30′11″W / 42.985°N 2.503°W / 42.985; -2.503 |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Luberri | Luberri |
Arlutz Gipuzkoako mendia da. Zaraiako mendilerroan dagoen mendi ugarietako bat da. Kurtzebarri (edo Kurutzeberri) menditik hego-mendebaldera dago. Bere garaiera 1.129 metrokoa da, mendilerroko laugarren garaiena delarik, Aranguren, Elorretako Haitza eta Kurtzebarriren ondoren. Hego-mendebaldetik hurbilduz gero, Arlutzen presentziak Deguriaren sarrera adierazten du.
Nola heldu
Andartoren kasuan bezala, Urizar edo Uxarko bidegurutzetik Lizargarate mendatekora heltzea da lehenengo kontua. Eta hortik, gas hodiaren bideari jarraiki, laster batean aurki daiteke mendi hau. Tontorretik gertu, inguruko beste mendiak bezala, baso batek inguratzen du. Tontorrera, mendiaren iparraldeko aldetik heltzea da errazena, Deguriako harana atzean utzita. Aurrerago, U erako harantxo bat eratzen du Aranguren mendiarekin batera, eta hauxe da tontorrera heltzeko dagoen biderik errazena.
Ikus, gainera
- Deguria
Kanpo estekak
- Arlutz luberri.net webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Datuak: Q12254017