Askatasunetik iheska

Askatasunetik iheska
Jatorria
Egilea(k)Erich Fromm
IzenburuaEscape from Freedom eta The Fear of Freedom
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen lekuaErresuma Batua
ArgitaletxeaFarrar & Rinehart (en) Itzuli eta Holt, Rinehart, and Winston (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaTesi psikologikoa
Hizkuntzaingelesa
Argumentu nagusiagizarte-psikologia, Totalitarismoa, sozialismoa eta demokrazia

Askatasunetik iheska Erich Fromm psikoanalistaren liburua da. Farrar & Rinehartek argitaratu zuen lehen aldiz Estatu Batuetan 1941ean Escape from Freedom izenburuarekin, eta urtebete geroago Routledge & Kegan Paulek argitaratu zuen Erresuma Batuan The Fear of Freedom izenburuarekin. 1952an alemanera itzuli eta argitaratu zuten lehen aldiz, Die Angst vor der Freiheit (Askatasunari beldurra) izenburupean. Liburuan, Frommek gizateriak askatasunarekin duen harreman aldakorra aztertzen du, nola askatasun indibidualak beldurra, antsietatea eta alienazioa eragin ditzakeen, eta nola pertsona askok askatasunari uko eginez lasaitua hartzen duten. Autoritarismoa ihes-mekanismo bat izan daitekeela azaltzen du, eta bereziki azpimarratzen ditu nazismoaren sortzea ahalbidetu zuten baldintza psikosozialak.[1]

Askatasunetik iheska 1993an euskaratua izan zen liburua EHUko Klasikoak bildumaren baitan.[2]

Erreferentziak

  1. Funk, Rainer. (2000). Erich Fromm: His Life and Idea. New York: Continuum, 169, 173 or. ISBN 0-8264-1224-6..
  2. «KLASIKOAK bilduma - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).

Ikus, gainera

  • Teoria kritikoa

Kanpo estekak

  • Askatasunetik iheska eskuragarri Klasikoak bilduman