Astiñeneko zubia

Astiñeneko zubia
Egiako zubia
Astiñeneko zubia, Urumea ibaia, AP-8 autobidearen biaduktua, Egia eta Loiola auzoaren aireko ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′51″N 1°58′13″W / 43.314299°N 1.9702104°W / 43.314299; -1.9702104
Map
Arkitektura
Gurutzatzen duUrumea

Astiñeneko zubia (Loiolako zubia, Sarasola zubia eta Egiako zubia ere deitua[1][2]) Gipuzkoako Donostia hiriburuko oinezkoentzako zubi bat da, Egia kalean. Urumea ibaia zeharkatuz, Egia, Loiola eta Loiolako Erriberak auzoak elkarlotuz. Mikel Laboa pasabidea eta Topoko zubiaren artean kokatzen da, aldamenean eta bere goikaldean AP-8 autobidea edo sahiesbidearen biaduktua kokatzen da.

1815ean jada kokapen hartan zubi bat bada dokumentatua. Izena oraindik zubiaren oinan bertan dagoen Astiñene baserritik dator.

Egungo zubia

«2017ko udan adierazi zuten zubi zaharra erabiltzea arriskutsua zela, eta itxi egin zuten. Hilabete ugari eman zituen itxita, eta jendea haserretu zen. Orduan, bazirudien, azkenean, zubi berria berehala egingo zutela. 2017ko irailean, udalak lau haizetara zabaldu zuen hemezortzi hilabetean zubi berria eraikita egongo zela. Hau da, 2019ko martxorako». Horrela zioen Karlos Trenor Egia Bizirik auzo elkarteko kideak. Azkenean, Donostiako Udalak 2018an adjudikatu zituen zubi berriaren lanak, eta 2019ko apirilean hasi zuten obra. Azaroaren 24an inaugurazio ekitaldirik gabe zabaldu zuten Astiñeneko zubi berria.

Ireki dute, baina bukatu gabe. Azaroaren 24an inaugurazio ekitaldirik gabe zabaldu zuten Astiñeneko zubi berria. Eguraldi petralarekin, euripean, gurutzatu eta estreinatu zuten pasabidea ibilgailuek, oinezkoek eta bizikletek. Donostiako Udalak 2018an adjudikatu zituen zubi berriaren lanak, eta 2019ko apirilean hasi zuten obra. Ordutik aurrerakoa, ibilbide sigi-sagatsu bat izan da, pasabidearen egituraren parekoa. Egiako, Loiolako eta Loiolako Erriberako auzo elkarteen iritziz azpiegitura berriaren prozesua «gehiegi» atzeratu zen. Udalak lau urte behar izan zituen Egia eta Loiola lotzen dituen azpiegitura egiteko.. Bujaerako aurrekontua 3,3 milioi eurokoa izan da.[3]

Erreferentziak

  1. http://loiola.weebly.com/6---los-puentes.html VI. Zubiak. Loiolan...
  2. http://irutxulo.hitza.eus/2017/11/09/astineneko-zubia-udan-irekiko-dute-ibilgailu-guztientzat/
  3. https://irutxulo.hitza.eus/2022/12/02/astineneko-zubi-berriaren-ibilbide-sigi-sagatsua/

Ikus,gainera

Kanpo estekak

  • Loiola auzoko zubiei buruzko artikulua. VI. zubiak. Loiolan... (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q47002480
  • Wd Datuak: Q47002480


Donostia Donostiako zubiak Donostia

Zurriolako zubia • Santa Katalina zubia • Maria Kristina zubia • Mundaiz zubiaGladys del Estal pasabidea
Jose Antonio Agirre zubia • Burdin zubia (eraitsia) • Realaren zubia
Mikel Laboa pasabideaEgiako zubiaTopoko zubiaUrdintzuko zubiaEspartxoko zubia
27 Poligonoko zubiaMartuteneko zubiaErgobiko zubia