Aulularia

Aulularia
Jatorria
Egilea(k)Plauto
IzenburuaAulularia
Ezaugarriak
Genero artistikoafabula palliata (en) Itzuli
Hizkuntzalatina
Plautoren irudikapena

Aulularia[1] edo Lapikotxoarena[2] Plauto autore latindarraren komedia bat da. Komedia Atenasen dago girotuta, idazlanaren hasierako oharrean adierazten den bezala. Honek, Plautoren komedietan ohikoa den bezala, argi uzten du greziar ereduarekin duen lotura zuzena.

Argumentua

Euklion agure bat da, Fedra izeneko alaba bat duena. Komedia hitzaurre batekin hasten da, non senide batek Euklionek bere etxean urrez betetako lapikoa nola topatu zuen eta nola itsutu zen lapikua mehatxuetatik babesten azaltzen du.

Euklionek jakin gabe, Fedra haurdun dago, Likonides izeneko gazte batengatik.

Euklion bere alaba bere auzokide aberats batekin ezkontzearekin tematuta dago, Megadoro izeneko agure batekin. Megadoro Likonidesen osaba da.

Likonidesen esklabuak lapikua lapurtzea lortzen du. Likonidesek Euklioni aitortzen dio bera dela Fedraren semearen aita.

Hitzaurrea

Komedia bakarrizketa itxurako hitzaurre batekin hasten da, komediatik at geratzen dena, pertsonaia ez baita koherentea obrarekiko. Hitzaurrearen luzerak argi uzten du sarrera besterik ez dela. Hitzaurreak funtzio hirukoitza du, obraren gorputzarekin zuzenki lotzen dena.

Batetik, komediaren argumentuaren berri ematen da hitzaurrean, ikusleen interesa eta jakinmina bilatu asmoz. Gai nagusiak mahaigaineratzen dira, neskatilaren inguruko maitasun kontuak eta urrez betetako lapikotxoaren inguruko interesa kasu.

Bigarrenik, pertsonaia nagusiak aurkezten dira laburki. Hala, oholtzaratu orduko nortasun jakin bat dute pertsonaiek eta ikusleek elkarrizketa eta gertaera guztiak hobeki uler ditzakete.

Azkenik, hitzaurrean kontserbatutako komediaren zatian azaltzen ez diren ala aipatu soilik egiten diren gertaerak laburbiltzen dira. Adibidez, hitzaurrean soilik ematen da Zeresen omenezko gaubelan gertatzen den bi gazteen arteko topaketa. Lapikoaren historiaren berri ere hemen bakarrik ematen da, komedia bere testuinguruan kokatzeko, ez baitu garrantziarik hortik haratago obraren garapenean.

Pertsonaiak

Ikus Komedia erromatarreko pertsonaia komunak

Nagusiak

  • Euklion agurea (Euclio senex): zuhurkeria da bere ezaugarri nagusia. Urrez betetako lapikoarekiko duen mendekotasunak inoretaz ez fidatzera darama.
  • Megadoro agurea (Megadorus senex): Euklion bezala agurea da, baina bakoitzak harreman ezberdin bat du diruarekin. Euklion pobrea eta zuhurra da; Megadoro, aldiz, aberatsa da eta ez zaio axola diru hori gastatzea. Desberdintasun hau hainbatetan geratzen da agerian, ezkontzako prestaketetan, adibidez.
  • Likonides gaztea (Lyconides adulescens): Baliteke protagonista izatea. Dena den, lanaren amaiera falta denez, ezin da erabat zehaztu pertsonaiaren garrantzia. Argi eta garbi ikus daiteke Likonidesen funtzioa Plautoren ohiko pertsonaien artean: amodio abentura batean murgildutako gaztea, ohi bezala, agure zuhur baten aurka. Azkenean Euklionen alabarekin ezkontzen da, bortxatu eta haurdundu egiten baitu. Hori dela eta, Megadorok ezin du berarekin ezkondu.
  • Estrobilo esklabua (Strovilus servus): Likonidesen morroia da. Bere azkartasun eta maleziari esker, Euklioni lapikua lapurtzea lortzen du, bere nagusiari askatasuna eskatu ahal izateko. Obran ez da azaltzen helburu hau lortzen duen ala ez.

Eredua

Denbora luzez uste izan zen Aulularia komedia Menandroren Dyskolos izeneko lanaren egokitzapena zela. Hala ere, 1958an, papiro bat aurkitu zuten, lan hau ia osorik zuena. Hau aztertuta, ondorioztatu da Aulularia ez zegoela, zuzenean bederen, Dyskolos obrarekin lotuta.

Erreferentziak

  1. Aulularia. .
  2. Bilbao, Gidor. (2002). Latin-literaturarako sarbidea. Idazleak eta idazlanak.. Udako Euskal Unibertsitatea, 33 or. ISBN 8484380351..

Kanpo estekak

  • Gaztelaniarako itzulpena.
    • Latinezko eta espainierazko testu elebiduna, PDFn; lana, Erreprodukzio elektronikoaren 6. atala.
    • Latinezko eta espainierazko testu elebiduna, PDFn; lana, Erreprodukzio elektronikoaren 5. atala. Latinezko testua The Latin Library gunetik hartua dago.
      • Riley-tik ingeleserako itzulpena, 1912koa: erreprodukzioa, indize elektronikoarekin, Perseus proiektuan. Goialdean, eskuinean, "focus" errotulu aktiboak daude - Friedrich Leoren 1895eko edizioko testu latindarra aldatzeko - eta "load" - testu elebidunerako -.
        • Latinezko testua, The Latin Library-n.
        • Latinezko testua, indize elektronikoarekin, Wikisource-n.
          • Henry Thomas Riley (1816 - 1878): itzultzailea, lexikografoa eta antikuario ingelesa.
  • LINDSAY, W. MSyntax of Plautus (Plautoren sintaxia), 1907; ingelesez, Perseus proiektuan.
    • Wallace Lindsay (Wallace Martin Lindsay, 1858 – 1937): klasizista eta paleografo eskoziarra, Saint Andrewseko Unibertsitateko katedraduna.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1234585
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 177500383
  • BNA: 000035493
  • BNE: XX1924315
  • BNF: 12489311f (data)
  • GND: 4290938-7
  • LCCN: nr2006012645
  • NLA: 36533204
  • SUDOC: 120727129
  • Wd Datuak: Q1234585