Baieta (garbiketa)

Artikulu hau sukaldeko garbiketako zapiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baieta (argipena)».
Baieta (garbiketa)
Mihiseria
Irudi gehiago

Baieta[1] edo multzo (moltzo edo moltso eran jasoa euskarazko lexikografian)[2] [3] likidoak xurgatzeko propietatea duten zenbait ehunekin (oro har kotoiarekin edo mikrozuntzekin) egindako oihal bati deritzo. Baietak gainazal leun zenbait garbitzeko erabiltzen diren oihalak dira, garbiketa- edo desinfektatzaile-produktu bat gehituz edo soberan dagoen ura biltzeko erabiltzen direnak.

Baietak sukalde-gainekoak, harraskak, baxerako piezak, komunak, azulejuak, mahaiak eta abar garbitzeko erabiltzen dira. Oro har, erabilera anitzeko baietak izaten dira, askotariko materialetarako erabiltzen direnak: plastikoa, metala, zeramika, eta abar. Hala ere, azalera jakin batzuetarako eredu zehatzak daude, hala nola kristaletarako edo automobilen karrozerietarako.

Erreferentziak

  1. Euskalterm. «Baieta» www.ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  2. Galdos, Iñaki. (2024-07-31). Moltzua. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  3. «OEH - Bilaketa - Multzo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1370169
  • Commonscat Multimedia: Dishcloths / Q1370169

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300216626
  • Wd Datuak: Q1370169
  • Commonscat Multimedia: Dishcloths / Q1370169