Barnealdeko Pasaia
Barnealdeko Pasaia | |
---|---|
Mota | sea lane (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°48′03″N 131°26′25″W / 54.8007°N 131.4404°W / 54.8007; -131.4404 |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alaska |
Barnealdeko Pasaia[1] (ingelesez: Inside Passage eta frantsesez Passage interieur) Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko uharteak lotzen dituen igarobideen multzoa da, hego-ekialdeko Alaska (AEB), mendebaldeko Columbia Britainiarra (Kanada) eta ipar-mendebaldeko Washington estatua (AEB) zeharkatzen dituena.
Igarobidea ez ezik eskualdea izendatzeko ere erabiltzen dute izena. Barnealdeko Pasaiari batzutan "Uharte arteko Pasaia" diote, Ipar-mendebaldeko Pasaiarekin ez nahasteko.
Itsasontzi eta ferryen trafiko handia eduki ohi du. Alaskako zatiak 800 km-tako luzera du iparraldetik hegoaldera, eta 160 km ekialdetik mendebaldera. Zonaldeak 1.000 uharte eta milaka badia eta kobazulo ditu.
Kostaldeko hiriak
Hegoaldetik iparraldera:
- Seattle (W)
- Bellingham (Washington)
- Victoria (British Columbia)
- Vancouver (BC)
- Port Hardy (BC)
- Prince Rupert (BC)
- Bella Bella (BC)
- Kitimat (BC)
- Ketchikan (Alaska)
- Wrangell (A)
- Juneau (A)
- Skagway (A)
Ikus, gainera
- Kanadako geografia
- Ameriketako Estatu Batuetako geografia
- Klondikeko urre sukarra
Argazki galeria
- Itsasontzitik ikuspegia.
- Itsasontzitik ikuspegia 2.
- Itsasontzitik ikuspegia 3.
- Mapa orokorra.
- Alaskako zatia.
Bibliografia
- "Passage to Juneau: A Sea and Its Meanings" (Jonathan Raban, 1999).
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez)"The Passage" dokumentala (2018).
- Datuak: Q1664546
- Multimedia: Inside Passage / Q1664546