Batasun Pribilegioa
Batasun Pribilegioa[2] (latinez: Privilegium Unionis) Karlos III.ak 1423an plazaratutako agiria izan zen, Iruñeko burguen arteko ika-mikak desagerrarazteko asmoa zuena. Horren bidez, hiri jurisdikzio horiek udal batean bildu ziren, armarri, errejidore, zerga eta bandera bakarren azpian. Pribilegioak, aldi berean, hiruren arteko oztopo eta muga fisikoak suntsitzeko agindu zuen, nahiz eta harresiak ez ziren luzaroan desagertu.
Denboraren poderioz gatazka latz horiek ahaztu ziren. Hiruren arteko eremuan udaletxea eraiki zen. San Nikolas eta San Zerninen artekoan, berriz, Kale Berria sortu zen 1585an.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q13406551
- Multimedia: Privilegio de la Unión / Q13406551