translation for raceinfobox_translate index 33 not found
Alemania
Lekua
Bavaria
Antolatzailea
UCI
Webgune ofiziala
Webgune ofiziala
Palmaresa
Azken garailea
Alex Dowsett
Garaipen gehien lortu duena
Jens Voigt Michael Rich (3 garaipen)
Dokumentazioa
Bavariako Itzulia (ofizialki alemanieraz Bayern Rundfahrt), urtero, maiatzean, Alemaniako Bavaria estatuan korritzen zen etapakako txirrindularitza lasterketa bat izan zen. Alemaniako txirrindularitza lasterketarik garrantzitsuena da 2009an Alemaniako Itzulia desagertu zenetik eta herrialde honetan ospatzen den etapakako lasterketa bakarra 2010ean Saxoniako Itzulia desagertu ondoren.
1980an sortu zen, baina 1989 arte ez zen ireki txirrindulari profesionalentzat. 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourreko zati da, 2.HC mailan. 2015ean jokatu zen azkeneko aldiz, babesle faltagatik.