Betibizi hori
Betibizi hori | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Gnaphalieae |
Generoa | Helichrysum |
Espeziea | Helichrysum stoechas (L.) Moench, 1794 |
Basionimoa | Gnaphalium stoechas |
Betibizi horia (Helichrysum stoechas) Asteraceae familiako espezie baten izen arrunta da, Mediterraneoan jatorria duena.
Taxonomia
Hiru azpiespezie ditu[1] :
- Helichrysum stoechas (L.) Moench var. maritimum
- Helichrysum stoechas (L.) Moench var. dolomiticum
- Helichrysum stoechas (L.) Moench subsp. stoechas
Deskribapena
Landare belarkara txikia da baina batzuetan oinarrian zurezko adarrak izaten ditu 70 cm-ko altuera hartzen dutenak. Hosto estuak ditu, iletsuak eta gris kolorekoak. Hostoak igurzterakoan ileak galtzen ditu eta usaina ateratzen da.
Infloreszentzia horiak ditu, 3-4 mm inguruko loretxo ugariz osatuak. Apirila eta abuztua artean loratzen da.
Fruituak oso txikiak dira eta luma antzeko egitura dute haizeak urrutira eraman ahal izateko.
Habitata
Mediterraneo ertzeko herrialdetan hazten da, lurzoru lehorretan. Hondarrez eta harritxintxarrez osaturiko lurrak atsegin ditu, sarritan itsaso ertzean daudenak.
Erabilera
Betibizi horiaren loreekin infusioak egiten dira sukarrari eta bularreko minei aurre egiteko.
Landare lehorrak lore sortak egiteko erabiltzen dira.
Iruditegia
- Beti bizi hori ugari hondarretan.
- Infloreszentziako lore txikiak.
- Landarea.
Erreferentziak
- ↑ Julve, Ph., 1998 ff. - Baseflor.. Index botanique, écologique et chorologique de la flore de France. Version : 23 avril 2004.. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q1636806
- Multimedia: Helichrysum stoechas / Q1636806
- Espezieak: Helichrysum stoechas