Bi eta bat
Bi eta bat | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | Bi eta bat | |||
Jatorrizko hizkuntza | euskara | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Sitcoma | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Eneko Olasagasti Carlos Zabala | |||
Antzezlea(k) | ||||
Jose Ramon Soroiz Elena Irureta Ane Gabarain Mikel Garmendia Niko Lizeaga Jose Maria Berasategi | ||||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | ETB 1 | |||
Hasiera-data | 1991 | |||
Amaiera-data | 1993 | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Amara | |||
kronologia | ||||
|
- Artikulu hau 1991ko telesailari buruzkoa da; 2012ko telesaila gaitzat duena beste hau da: «Bi eta bat (2012ko telesaila)»
Bi eta bat Euskal Telebistak sortutako umorezko telesaila da. Joselontxo, Idoia eta Jaioneren gorabeherek ederki konektatu zuten euskal ikus-entzuleekin. 26 atal izan zituen sitcom-ak.[1]
Kanpo irudien arabera, protagonistak bizi ziren apartamentua nahiz kaleko taberna Donostiako Amara auzoko Easo plazan zeuden. Garai hartan nazioartean egiten ziren sitcom-ak izan ziren inspirazioa (Cheers, The Golden Girls, Night Court...). [1]
Ezaugarriak
Zuzendariak Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala zituen.
Sinopsia
Bere argumentu nagusia Man about the house britainiar telesaila edota Three's company telesail estatubatuarrena parekoa da.
Donostia, bi neska, Idoia (Elena Irureta) eta Jaione (Ane Gabarain), eta mutil bat, Joselontxo (Jose Ramon Soroiz) Goierri eskualdeko herri batetik hiriburura etorri berri den mutil xaloa, Amara auzoko apartamentu berean bizitzen jarri dira. Etxe barruko elkarbizitza eta kanpoaldetik etorritako bisitariek hainbat istorio eta gorabehera sortuko dituzte. Hala ere, telesailaren gag-ek ez dute aipatutako bi telesailek zuten zentzu sexual garbia.
Pertsonaiak
- Jose Ramon Soroiz: Jose Lorenzo Zabaleta "Joselontxo"
- Elena Irureta: Idoia
- Ane Gabarain: Jaione
- Mikel Garmendia
- Niko Lizeaga
- Jose Maria Berasategi
- Ramon Agirre
- Pilar Rodríguez
- Juan Luis Mendiaraz
- Aizpea Goenaga
- Joseba Apaolaza
Erreferentziak
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «'Bi eta bat' eta beste hainbat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Telesaila imdb.com
- Datuak: Q12255122