Biezpainkari sudurkari ahoskabe
Biezpainkari sudurkari ahoskabea kontsonante-soinu mota bat da, ahozko hizkuntza batzuetan erabiltzen dena. Soinu hori adierazten duen Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko sinboloa ⟨m̥⟩ da: biezpainkari sudurkari ahostunaren ⟨m⟩ eta ahoskabetasuna adierazteko marka diakritiko bat elkartzen ditu.[1]
Ezaugarriak
Hauek dira biezpainkari sudurkari ahoskabearen ezaugarriak:
- Herskaria da: ahotik botatzen den aire-fluxua guztiz eteten da. (Hala ere, kontsonante jakin hau sudurkaria denez, aire-fluxua sudurretik irteten da.)
- Biezpainkaria da: bi ezpainek elkar ukitzen dute soinu hau sortzeko.
- Ahoskabea da: ahots-kordek ez dute dardar egiten.
- Sudurkaria da: aire-fluxua nagusiki sudurretik irteten da (hau da, ahosabai bigunak ez du sudur-barrunbea ixten).
- Mihia ez da erabiltzen soinu hau artikulatzeko.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q7939642