Bigarren boliviano
Bigarren bolivianoa (gaztelaniaz: Boliviano), Boliviako Estatu Plurinazionalean 1987tik zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea BOB da eta bere sinboloa Bs[1]. Boliviano banako baten ehunena zentabo deitzen da eta boliviano bakoitza 100 zentaboz osatuta dago[2]. Boliviano hitzak, boliviar esan nahi du gaztelaniaz[3].
Historia
1987ko urtarrilak 1ean bigarren bolivianoak peso boliviarra ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 1.000.000 peso boliviar = 1 boliviano[2][4].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Boliviako Banku Zentralaren webgunea.
- Datuak: Q200737
- Multimedia: Money of Bolivia / Q200737