Bitoma crenata

Bitoma crenata
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaZopheridae
GeneroaBitoma
Espeziea Bitoma crenata
Fabricius, 1775

Bitoma crenata Zopheridae familiako kakalardoa da. Europan eta Ipar Amerikan zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1].

Deskribapena

Kakalardo hau oso txikia da, 2,5-3,5 mm neurtzen ditu soilik. Burua eta pronotoa baltzak dira eta elitroak ere oinarrian beltzak dira baina orban laranja apalak edo gorrixkak dituzte aurrealdean eta atzealdean. Elitroetan puntuz osaturiko lerroak dituzte aurretik atzera. Burua trinkoa da eta antena laburrak ditu, egitura borobil bana muturrean dutela.[2]

Hankak ez dira luzeak. Gorrixkak dira amaieran, tibia eta femurra ilunagoak ordea.

Udazkenean berandu jaiotzen diren helduak erabat laranja kolorekoak izaten dira.[2]

Habitata eta elikadura

Zuhaitz hilen edo hilzorian daudenenen azalaren azpian aurkitzen dira. Haritzak eta pagoak maite dituzte gehienbat, baina edozein zuhaitz hostoerorkorretako enborretan aurki daitezke. Helduak multzo txikitan egoten dira normalean baina ehundaka aletako multzoak ere ikusi dira jateko ugari dagoen unean. Harrapariak dira eta enborretako azal azpitan aurkitzen dituzten intsektu txikiagotaz edo beldarretaz elikatzen dira.[2]

Iruditegia

  • Orban laranjadun heldua.
    Orban laranjadun heldua.
  • Heldu bikotea.
    Heldu bikotea.
  • Aurrealdea.
    Aurrealdea.
  • Erabat laranja den alea.
    Erabat laranja den alea.

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c (Ingelesez) «Bitoma crenata» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1329854
  • Commonscat Multimedia: Bitoma crenata / Q1329854
  • Wikispecies Espezieak: Bitoma crenata

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 167731
  • BioLib: 14054
  • Dyntaxa: 105775
  • EOL: 1041193
  • Fauna Europaea: 127036
  • GBIF: 1045205
  • ITIS: 706213
  • NCBI: 346746
  • Wd Datuak: Q1329854
  • Commonscat Multimedia: Bitoma crenata / Q1329854
  • Wikispecies Espezieak: Bitoma crenata