Bom Jesuseko funikularra
Bom Jesuseko funikularra | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Braga |
Portugalgo hiria | Braga |
Freguesia | Nogueiró e Tenões |
Koordenatuak | 41°33′17″N 8°22′50″W / 41.5547°N 8.3805°W / 41.5547; -8.3805 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1882ko martxoaren 25a |
Arkitektura | |
Egitura ingeniaritza | Niklaus Riggenbach (en) Raul Mesnier (en) |
Dimentsioak | 274 () m |
Trenbidea | |
Bide-zabalera | 1435 mm-ko trenbidea |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Bom Jesus funikularra Portugalgo Braga hiritik hurbil, Bom Jesus do Monte santutegian dago, Tenões parrokian.
Inaugurazio-bidaia 1882ko martxoaren 25ean egin zen, eta Iberiar penintsulan egindako lehen funikular-bidaia izan zen. Jesus do Monte ermandadearen kudeaketapean, Santutegiaren oinetaraino iristen da, ehun metro baino gehiago eginda, Bom Jesuseko eskaileren aldamenean, eta San Longinoren zaldi-estatuaren ondoko gailurrean amaitzen da.
2013ko maiatzaren 23an interes publikoko monumentu izendatu zen. [1]
Historia
Bragako Manuel Joaquim Gomes (1840-1894) enpresaburuaren ekimenez eraiki zen, lehenagoko Americana Braga izeneko linea ordezteko asmoz. Garraiobide horrek zaldiak erabiltzen zituen tranbia-kotxeak santutegiraino igotzeko, ibilbidearen zati batean, eta idiak gero, mendixka maldatsuaren azken zatia igotzeko, bidaiari asko zeuden egunetan.[2]
Niklaus Riggenbach ingeniari suitzarrak diseinatu zuen proiektua; ingeniari honek Suitzatik bidali zuen proiektua gauzatzeko eta instalazioa egiteko beharrezkoa zen guztia. Lanak 1880ko martxoan hasi ziren, Raúl Mesnier du Ponsard frantziar jatorriko ingeniari portugaldarraren laguntza teknikoarekin.[2] 1882ko martxoaren 25ean izan zen inaugurazioa. Arrakasta itzela izan zuen, eta, horren eraginez, urte hartan bertan, Igogailu Konpainiak Mesnier gonbidatu zuen Lisboarako funikular eta teleferiko batzuk diseinatzeko; horietako batzuk martxan daude gaur egun.
1946an konponketa batzuk egin zitzaizkion, Madeira uharteko Funchal hirian eraitsi zen Comboio do Monte izeneko funikularretik ateratako materialak erabiliz.
Datu teknikoak
- Luzera: 274 metro
- Desnibela: 116 metro
- Malda: % 42
- Edukiera: 38 pertsona ibilgailu bakoitzeko
- Bidaia-denbora: 2,5 eta 4 minutu bitartean
- Abiadura: 1,2 eta 1,8 metro segundoko
Erreferentziak
- ↑ Diario República. .
- ↑ a b CORREA, Octavian. " Do Pombal a Bom Jesus" Journal of Wood / Mira Revista 08 de septiembre 2007
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q99620
- Multimedia: Elevador do Bom Jesus / Q99620