Brandoliniren legea
Brandoliniren legea edo mordoiloen asimetria printzipioa Interneteko zuhur-hitz bat da, astakeriak eta mordoiloak ezeztatzeko zailtasunari buruzkoa[1]: "edozein mordoilo ezeztatzeko behar den energia kopurua sortzeko behar dena baino magnitude ordena handiagoa da"[2][3].
Lehen aldiz 2013ko urtarrilean argitaratu zuen Alberto Brandolini italiar programatzaileak[4]. Brandoliniren arabera, Daniel Kahnemanen Thinking, Fast and Slow irakurri ostean inspiratu zen, justu Marco Travaglio eta Silvio Berlusconiren arteko eztabaida bat ikusten ari zela[5].
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Williamson, Phil. (2016-12-08). «Take the time and effort to correct misinformation» Nature News 540 (7632): 171. doi:10.1038/540171a. (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
- ↑ Ambasciano, Leonardo,. An unnatural history of religions : academia, post-truth and the quest for scientific knowledge. ISBN 978-1-350-06238-2. PMC 1050455569. (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
- ↑ Thinking big data in geography : new regimes, new research. ISBN 978-1-4962-0535-3. PMC 1008767674. (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
- ↑ «https://twitter.com/ziobrando/status/289635060758507521» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
- ↑ «https://twitter.com/ziobrando/status/664420696886349824» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
Kanpo estekak
- Datuak: Q29437015