César Azkarate

César Azkarate
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • San Mames Barria

César Aitor Azkarate Gomez (Bilbo, Bizkaia, 1966) arkitektoa da. Nagusiki Bilbao Exhibition Centre eraikina eta 2013an inauguratutako San Mames estadio berriaren arkitektoa izateagatik ezaguna da.[1]

Nafarroako Unibertsitateko Goi Eskola Teknikotik Arktitektur Doktoretza eta Eraikuntza Masterra da. IDOM taldeko ACXT enpresaren bazkidea eta San Mames berria eraikitzeaz gain, beste hainbat arkitektura proiektu ere gauzatu ditu: Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskola (Leioako campusa, Euskal Herriko Unibertsitatea), 2008ko Zaragozako Nazioarteko Erakusketako Euskadiren pabiloia, Bilbao Exhibition Centre (BEC) eraikina, Bilboko Galindez Ezponda eta Pau Casals enparantza eta Errioxako Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Zentroa.

Erreferentziak

  1. Ikur Arkitektonikoa: "Giroa Mantenduko da". Athletic Club. Buletin Ofiziala. 2013-2014 denboraldia. Laugarren jardunaldia, 2013ko irailaren 16a. Sanmames.org (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16516822
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 25177
  • Wd Datuak: Q16516822