Carl Maria von Weber
Carl Maria von Weber | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eutin eta Lübeck, 1786ko abenduaren 18a |
Herrialdea | Prince-Bishopric of Lübeck |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Londres, 1826ko ekainaren 5a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Alter Katholischer Friedhof (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Aita | Franz Anton von Weber |
Ama | Genovefa von Weber |
Ezkontidea(k) | Caroline Weber (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Michael Haydn |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, gitarra-jotzailea, classical guitarist (en) eta musika-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Ludlamshöhle (en) |
Genero artistikoa | musika klasikoa opera |
Musika instrumentua | gitarra pianoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
|
Carl Maria Friedrich Ernst von Weber (Eutin, Holstein, Alemania, 1786ko azaroaren 18 edo 19a - Londres, Ingalaterra, 1826ko ekainaren 5a) musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea izan zen. Weberrek Alemaniako operaren oinarriak ezarri zituen; libreto gehienak alemanez idatzita zeuden, eta askotan alemaniar historian oinarritu zen operak idazteko. Bestalde, opera erromantikoaren sortzailetzat hartzen da.
Bizitza
M. Haydnekin egin zituen ikasketak Salzburgon. Hamahiru urterekin lehen opera idatzi zuen, eta hamazazpi zituela Breslauko antzokiko musika-zuzendari izendatu zuten. 1803. urtean Vienan G. J. Voglerren ikasle izan zen. Hiri askotan lan egin zuen kapera maisu gisa: Breslau, Karlsruhe, Mannheim, Darmstadt, Munich eta Pragan.
1813-1816. urteetan Pragako opera zuzendaria izan zen. 1817-1821. urteetan, Der Freischütz (Isileko ehiztaria) idatzi eta aurkeztu ondoren, garai hartako musikagile ezagunena izan zen.
Beste lan aipagarri batzuk ditu: Abu Hassan (1810-1811), Euryanthe (1822-1823), Die Drie Pintos (1820. urtean hasia), Oberon (1825-1826); Turandot (1809) eta Preciosa (1820); Eskoziarrak (1802), Valsean egiteko gonbitea (1819).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Maria von Weber |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q154812
- Multimedia: Carl Maria von Weber / Q154812