Català salat

Català salat edota salata (katalan gazia edota jatorra) Katalunian eta erdialdeko katalanaren barneko zenbait dialektotako ezaugarri jakin bat da. Orokorrean, Girona probintziako Blanes eta Begur udalerrien arteko kostaldeko eremuko hiztunen artean gertatzen da eta, era isolatuagoan, baita Cadaqués udalerrian ere, bai eta modu orokortuan Balear Uharteetako katalanean ere (Pollença udalerria ez beste).

Salats deritzoten artikuluen erabilpenean datza, latinezko ipse, ipsa eta ipsum artikulu erakusleetatik eratorriak: es eta so (maskulino singularra), sa (femenino singularra), es, sos, ets (maskulino plurala: denek ez dute horrela idazten, ordea), eta ses (femenino plurala). Bai es maskulinoa, bai sa femeninoa ondorengo hitza bokalez edo hatxez hasi ezkero, biak ere s' bilakatzen dira.

Hizkuntza erromantzeen barnean, sardinieran ere dagoen ezaugarria bada (su eta sos, maskulino singularra eta plurala; sa eta sas, femenino singularra eta plurala; eta haren dialektoen aldaerak, is, maskulino singularra, eta soi, maskulino plurala).

  • Sa Riera. Es teu poble, katalan estandarrean La Riera. El teu poble da. Sa Riera (Begur).
    Sa Riera. Es teu poble, katalan estandarrean La Riera. El teu poble da.
    Sa Riera (Begur).
  • Català salat hizkeraren kokapena gorriz.
    Català salat hizkeraren kokapena gorriz.

Ikus gainera

  • Katalanaren dialektoak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6745460
  • Wd Datuak: Q6745460