Catalunya Spirit
Catalunya Spirit | |
---|---|
Jabea: | Teekay Gas III SL |
Kudeatzailea: | Teekay Shipping |
Eraikitzailea: | La Naval ontziola, Sestao, Euskal Herria |
Eraikitze urtea: | 2003 |
Lehen bidaia: | 2003 |
Ezaugarri orokorrak | |
Tonelaketa: | 26000 tona |
Luzera: | 284,4 m |
Gaina: | 25.4 m |
Sakonera: | 12 m |
Edukiera: | 138.000 m3 |
Abiadura: | 19,5 korapilo |
Bandera: | Espainia |
Catalunya Spirit edo Iñigo Tapias Sestaoko La Naval ontziolan 2001 eta 2003. urteen artean eraikitako gasontzia da. Guztira 284,4 metro luze ditu eta 138.000 metro kubikoko edukiera. Berez Naviera Tapias izeneko enpresak agindu zuen ontziaren eraikuntza, baina 2004ean Teekay Corporation enpresa kanadarrak Tapias ontzigintza enpresa erosi eta gasontziaren izena aldatu zuen. Gaur egun Iñigo Tapias Catalunya Spirit izenaz da ezaguna.
2009an Repsolek Ameriketako Estatu Batuetan gasontzia erabiltzeko kontratua amaitzean, ontzia Espainiar estatura etortzea aurrikusten da.
Sestaoko ontziolan eraiki arren, eta Bilbora gasa maiz ekartzen duten Teekay Shipping konpainiaren ontzietako bat izan arren, Catalunya Spirit, gutxitan aritu da Bilboko portuan. 2010eko urtarrilaren 23an esaterako gasa ekarri zuen Trinidad eta Tobagotik Bilbora.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Ontziaren eraikuntzari buruzko albistea.
- Datuak: Q12255698
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |