Chékéba Hachemi

Chékéba Hachemi

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKabul, 1974ko maiatzaren 20a (50 urte)
Herrialdea Afganistan
Hezkuntza
HeziketaESCP Europe
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Prix Vérité  (2005)
    Merezimenduaren Ordena Nazionaleko Zalduna Merezimenduaren Ordena Nazionaleko Zalduna  (2013ko azaroaren 14a)

Chékéba Hachemi, persieraz: شکیبا هاشمیn (Kabul, Afganistan, 1974ko maiatzaren 20a) afganistandar idazlea, aktibista eta feminista da. 1996an Afganistan Askea GKEko sortzailea eta presidentea da. 2001ean Afganistango lehen emakume diplomazialaria izan zen.[1]

Biografia

Haurtzaroa eta hezkuntza

Chékéba Hachemi Kabulen, Afganistango hiriburuan, jaio zen 1974an. 1986an Sobietar Erreublika Sozialisen Batasunaren inbasioan emigratu zuen, eta Frantziara heldu zen 11 urte zituela. Pariseko École supérieure de commerce Merkataritza Goi Eskolan osatu zituen ikasketak.[2]

Emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta diplomazialaria.

Aktibista

1996an Hachemik Afganistan Askea izeneko erakundea sortu zuen, talibanen erregimenpeko afganistango nesken eta emakumeen eskubideen kalteei erantzuteko. 20 urtez baino gehiagoz, Afganistan Askearen helburua izan da Afganistango landa-eremuetan neskatoei eta emakumeei hezkuntza, osasuna eta lanbide-heziketarako sarbidea erraztea, beren independentzia lortu ahal izan dezaten eta munduari emakume afganistanen bizi-baldintzen berri eman diezaioten. Erakunde horrek hamar urtez, Roz aldizkaria ere argitaratu zuen, herrialdeko emakumeen argitalpen bakarra.[2]

Europan eta Amerikako Estatu Batuetan, Chékéba Hachemik ekintza ugari egin ditu Afganistanentzat: prentsa-kanpainak egin ditu, enpresekin, figura politikoekin eta erakundeekin egon da (lan-taldea Kofi Annanekin, une horretan Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiarekin; ohorezko gonbidatua Nazioarteko Lan Erakundean LANEn, Emakumearen Egunean Genevan eta ACNURen).[2]

Diplomazialaria

Afganistango trantsizio-gobernuko lehen emakume diplomazialaria izan zen. Afganistango enbaxadako lehen idazkari izendatu zuten 2002ko urtarrilean, Europar Batasunaren aurrean. 2005eko uztailean, gobernuak Kabulen lehendakariordearen aholkulari berezi izendatu zuen, nazioko lehentasunezko proiektuen arguradun. 2007ko martxoan, Hamid Karzai ministro-aholkulari izendatu zuen, eta kargu hori Paristik bete zuen. 2009an, uko egin zion bere karguari, eta gobernuan gertatzen ari zen ustelkeria salatu zuen.[2]

Berdintasunerako aholkulari-enpresa

2009an, Epoke Conseil izeneko aholkularitza-enpresa sortu zuen Marie-Françoise Colombanirekin, Frantzian gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko, eta CH Consulting, enpresetan emakumeen tokiarekin lotutako gizarte-proiektuak aztertzen eta diseinatzen espezializatua. Luxenburgoko Dukesa Handiaren estrategia-aholkulari gisa, "Stand, Speak, Rise Up" nazioarteko konferentzia bat antolatzen parte hartu zuen, 2019ko martxoan Luxenburgon ingurune hauskorretan sexu-indarkeria desagerrarazteko, Ez gara gerra-armak eta Denis Mukwege fundazioarekin batera.[3][4][5][6]

Lanak

  • Hachemi da L'Insolente de Kaboul (Kabulgo Intsolentea) lanaren egilea. Memoria hori 2012an argitaratu zen.
  • Pour l'Amour de Massoud (Massoud-en maitasunarengatik) lanaren egileetako bat da. Sediqa Massoud-ekin argitaratu zen, 2005ean, zeinekin Truth Prize saria jaso zuen.
  • Aurpegia lapurtua, 20 urte edukitzea Kabulen, Latifarekin. ISBN 978-2253153993 [7]

Sariak

Bere ibilbidean zehar, Hachemik sari ugari jaso ditu emakumeen eta giza eskubideen alde egindako lanarengatik:

  • 2005ean Truth Prize saria Pour l'Amour de Massoud lanarekin, Sediqa Massoud-ekin lankidetzan
  • 2019: "Emakume digitalak, ekintzaileak" nazioarteko saria, La France s'engage Fundazioa
  • 2017: Positive Planet Fundazioaren Ahalduntze Positiboaren Saria
  • 2016: Emakumearen RAJA saria hezkuntza eta gizarte ekintzarengatik.
  • 2014: Urrezko domina "Crans Montana" Giza Eskubideen Foroan
  • 2014: Frantziako Meritu Nazionalaren Ordenako Zalduna
  • 2012: Frantziako Errepublikako Giza Eskubideen Saria
  • 2012: Trofémina, Médias saria
  • 2008: Emakumeen Foro Ekonomikoa "Emakumearen Hezkuntzaren Saria"
  • 2001: "Femme en or" saria

Erreferentziak

  1. Txantiloi:Es-CL bacanas. (2019-01-02). «Mujeres Bacanas | Chékéba Hachemi (1974)» Mujeres Bacanas (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  2. a b c d «Chékéba Hachemi (1974) Activista» mujeresbacanas.com.
  3. «STAND SPEAK RISE UP» womens-forum.com 26 de marzo de 2019.
  4. «Réunion de travail "Stand Speak Rise Up" avec Dr Mukwege et Céline Bardet» Maria Teresa, Grande-Duchesse de Luxembourg.
  5. «Nuestra Vision» Wwow.
  6. mukwege foundation. .
  7. Visage volé : avoir vingt ans à Kaboul. .[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2972025
  • Commonscat Multimedia: Chékéba Hachemi / Q2972025

  • Wd Datuak: Q2972025
  • Commonscat Multimedia: Chékéba Hachemi / Q2972025