Cyperus alternifolius
Cyperus alternifolius | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Cyperaceae |
Leinua | Cypereae |
Generoa | Cyperus |
Espeziea | Cyperus alternifolius L. |
Cyperus alternifolius Cyperus generoko eta Cyperaceae familiako landare monokotiledoneoa da. Papiroaren (Cyperus papyrus) generokoa izanik oso antzekoa denez Papiro landarea ere esaten zaio eta gaztelaniaz "paragüita" duen itxuragatik. Landareak Madagaskarren du jatorria.
Ezaugarriak
Hosto iraunkorreko landarea da. 50-150 cm-tako altuera hartzen du eta 4-7 mm-tako diametrodun zurtoin leuna dauka. Errizoma motz eta horizontala du.
Lekak 30 cm-tatik gora hazten zaizkio, goialdean hori-grisak eta behealdean gorrixkak direnak. 7-30 gluma ere baditu.
Infloreszentziak ere 30 cm-ko altueratik gora hazten dira eta 3-13 cm-ko diametroa dute. 5-10 mm hartzen duten buru multzoak (5-25 buru) espiralean kokatzen dira, arantzaz eta glumaz inguratzen direnak. 18-22 braktea luze eta zorrotzak izaten dituzte, gris-berde kolorekoak.
Erabilerak
Ornamentazio landare gisa erabiltzen da.
Ugaltzen erraza da. 10-20 cm-ko luzera duen zurtoin zati bat hartu eta uretan sartzen da, sustraiak ateratzen hasten den arte. Orduan lurrean landatzen da. Landarea lurzoru oso hezean mantendu behar da, ur kopuru handiak behar izaten baititu hazteko. Gelako airearen hezetasuna handitzeko ere erabiltzen da beraz.
Taxonomia
Cyperus alternifolius (Willd.) Endl.-ek deskribatu zuen eta liburu honetan argitaratu zen: Mantissa Plantarum 28-29. 1767.[1]
- Etimologia
Cyperus: grezieraz "ihia" esan nahi du.
alternifolius: latinezko epitetoa "hosto txandakatuak" ditela adierazten duena.[2]
- Barietateak
- Cyperus alternifolius subsp. alternifolius Willd. ex Kunth
- Cyperus alternifolius subsp. flabelliformis Kük.[3]
- Sinonimia
- Cyperus racemosus G.Forst., Poir.
- Eucyperus alternifolius (L.) Rikli Colenso, Trans. & Proc. New Zealand Inst. 15: 331 (1883).[4][5]
- subsp. alternifolius
- Cyperus frondosus Salisb.
- Cyperus onustus Steud.
- subsp. flabelliformis Kük.
- Cyperus alternifolius Baker
- Cyperus flabelliformis Rottb.
- Cyperus flagellatus Hochst.
- Cyperus gradatus Forssk.
- Cyperus involucratus Rottb.
- Cyperus petersianus Boeckeler
- Cyperus proximus Steud.
= Ikus, gainera
- Cyperaceae
- Uliako Lore-Baratzak parkea
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q132993
- Multimedia: Cyperus alternifolius / Q132993
- Espezieak: Cyperus alternifolius