Dairsieko gaztelua
Dairsieko gaztelua | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Fife |
Koordenatuak | 56°19′59″N 2°56′59″W / 56.3331°N 2.94986°W / 56.3331; -2.94986 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1300 |
Ondarea | |
Dairsieko gaztelua (ingelesez: Dairsie Castle) Eskoziako Dairsie udalerrian dagoen gaztelu bat da, Fife eskualdean.
Historia
William de Lambertonek, St Andrewseko apezpikuak, eraiki zuen lehenengo dorrea 1300 urtearen inguruan. 1335ean Eskoziako parlamentua bildu zen bertan.
XVI mendearen inguruan Learmonth familiak aurrekoaren hondarretan gaztelu berria eraiki zuen. James Douglas Mortongo 4. Earlak setiatu egin zuen 1575ean. 1583an Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa bertan babestu zen Ruithveneko erasoaren ondoren. XVII mendean John Spottiswoode, St Andrewsko apezpikuari saldu zitzaion berriro eta honek 1621ean eliza eraiki zuen gazteluaren alboan. XIX mendean ordea bertan behera utzia izan zen eta egoera oso txarrean mantendu zen harik eta 1990 hamarkadan berreraiki egin zen arte. B mailako eraikina izendaturik dago.
Iruditegia
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- Datuak: Q5209554
- Multimedia: Dairsie Castle / Q5209554