Dinoptera collaris
Dinoptera collaris | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Generoa | Dinoptera |
Espeziea | Dinoptera collaris Linnaeus, 1758 |
Dinoptera collaris Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europan eta Erdialdeko Asian bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Deskribapena
Tamaina txikiko kakalardoa da, 6-9 mm neurtzen ditu soilik[1]. Buru luze eta beltza du, alboetan begi beltzak dituela eta adar segmentatu luzeak. Pronotoa marroi-gorrixka da eta elitroak eta hankak ere beltzak dira, distira urdinekin. Abdomena aldiz laranja-gorrixka da. Elitroak ile laburrez estalita daude.
Habitata
Baso hostoerorkorretan bizi dira beldarrak eta helduak loreetan ikusten dira.
Bizi zikloa
Kakalardo honen bizi-zikloak bi urte irauten ditu. Beldarrak enbor usteletaz elikatzen dira, haritz eta sagarrondoetaz bereziki. Bigarren neguan hibernatu ondoren pupa eratzen dute eta udaberrian helduak agertzen dira. Helduak apirila eta abuztua artean ikusten dira[3].
Iruditegia
- Kakalardo heldua.
- Bikotea.
- Kakalardoaren ilustrazioa.
Erreferentziak
- ↑ a b «Dinoptera collaris» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Ingelesez) Bílý, Svatopluk; Mehl, O.. (1989). Longhorn Beetles - Coleoptera, Cerambycidae - Of Fennoscandia and Denmark. BRILL ISBN 978-90-04-08697-5. (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
Kanpo estekak
- Datuak: Q883065
- Multimedia: Dinoptera collaris / Q883065
- Espezieak: Dinoptera collaris