Douneko gaztelua
Douneko gaztelua | |
---|---|
Doune | |
Kanpoaldea Planoa Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Stirling |
Koordenatuak | 56°11′07″N 4°03′01″W / 56.1852°N 4.0503°W / 56.1852; -4.0503 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1400 |
Komisarioa | Robert Stewart (en) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Douneko gaztelua (ingelesez: Doune Castle) Eskoziako Doune udalerrian kokatzen den gaztelu bat da, Stirling eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
Azken ikerketek erakutsi dute XIII mendean bazela gaztelu bat bertan, baina Eskoziako Independentzia Gerratan suntsitua izan zen eta 1400 inguruan eraiki zuen Robert Stewart Albanyko dukeak gaur egun dakusagun gaztelua. Honen semea exekutatu egin zuten 1425ean eta Eskoziako koroak eskuratu zuen gaztelua eta ehizaldi garairako erabilia izan zen.
XVI mendean Morayko kondeek hartu zuten baina jakobiten matxinadatan kaltetua izan zen eta bertan behera utzi zuten. 1880an berriztatze lanak egin ziren eta XX mendean Estatuaren esku gelditu zen.
Iruditegia
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Historic Scotland webgunea
- Datuak: Q1252715
- Multimedia: Doune Castle / Q1252715