Dressed to Kill (1980ko filma)

Artikulu hau 1980ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dressed to Kill (argipena)».
Dressed to Kill (1980ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1980
IzenburuaÖlüme Kuşanmak
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaNeo-noirra, beldurrezko zinema, thrillerra, erotic thriller (en) Itzuli, Film erotikoa, LGBTeei buruzko filma, film dramatikoa, misteriozko zinema eta Slasherra
Iraupena105 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)New York eta Filadelfia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Brian De Palma
Gidoigilea(k)Brian De Palma
Antzezlea(k)
Michael Caine
Angie Dickinson
Nancy Allen
Keith Gordon
Dennis Franz
David Margulies
William Finley
Samm-Art Williams
Mark Margolis
Anneka Di Lorenzo









Ekoizpena
EkoizleaGeorge Litto
Konpainia ekoizleaOrion Pictures
Ekoizle eragileaSamuel Z. Arkoff
EdizioaGerald B. Greenberg (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaPino Donaggio
Argazki-zuzendariaRalf D. Bode
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Argumentu nagusiaserieko hiltzailea
Historia
Nominazioak
Golden Raspberry Award for Worst Actor (en) Itzuli
1st Golden Raspberry Awards (en) Itzuli

Michael Caine

Golden Raspberry Award for Worst Actress (en) Itzuli
1st Golden Raspberry Awards (en) Itzuli

Nancy Allen

Golden Raspberry Award for Worst Director (en) Itzuli
1st Golden Raspberry Awards (en) Itzuli

Brian De Palma

IMDB: tt0080661 Filmaffinity: 830641 Allocine: 280 Rottentomatoes: m/1006299-dressed_to_kill Mojo: dressedtokill Allmovie: v14786 TCM: 24716 Metacritic: movie/dressed-to-kill TV.com: movies/dressed-to-kill-1980 Netlix: 60020714Edit the value on Wikidata
kronologia
Dressed to Kill (1980ko filma) The Howling

Dressed to Kill (euskaraz Erailtzeko Jantzia) 1980ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko film bat da. Michael Caine, Angie Dickinson, Nancy Allen eta Keith Gordon aktoreek antzeztu zuten.

Estreinatu zen garaian hautsak harrotu zituen, bere sexu eta bortizkeri eszenak zirela eta. Askok Brian De Palmaren film onenen artean sailaktu ohi dute, norbaitek baita onena bezala ere.

Hasiera batean De Palmak Kate Millerren papera Liv Ullmann norvegiar aktoreari eskeini zion, baina honek behin gidoia irakurri eta zeuzkan bortizkeria eszenen ondorioz antzezteari uko egin zion. Hortaz, papera Angie Dickinson aktoreak jaso zuen. Aldiz, Sean Connery aktoreari Rober Ellioten papera eskeini zitzaion, eta eskoziarrak gogo biziz baiezkoa eman zuen, baina azkenean lanez gainezka zegoela eta filma honetan parte hartzeari uko egin behar izan zion, honenbestez papera antzeztearen ardura Michael Caine aktoreak jaso zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kate Miller (Angie Dickinson), sexualki asegabea sentitzen den New Yorkeko auzune bateko etxekoandre ezkondu eta seme-alabadun bat da. Robert Elliott (Michael Caine) psikoanalistaren kontsultara joan ohi da. Bere gaztaroa alferrik galdu zuela sentitzen duenez, psikoanalista limurtzen saiatuko da, baina hark bere limurkeriei uko egiten dienez, Katek kontsulta utzi eta kalera irtengo da.

Museo batean dagoela, Katek ezezagun batekin (Ken Baker) lakrikunkeriatan hasiko da, azkenean tentaldian eroriz. Biak taxira batera igo eta ezezagunaren etxebizitzara iristean txortan egingo dute. Baina ezerezean geratuko den gertakaria zorigaiztokoa bilakatuko da: Katen etxebizitzatik atera eta kalean dagoenean, bere ezkontza eraztuna ezezagunaren etxean ahaztu duela jabetuko da, hortaz, ezezagunaren etxebizitzara itzuliko da, baina bere eraztuna jasotzerakoan, paper batzuk topatu eta haietan ezezagunak sexu-transmisiozko gaixotasun bat duela irakurriko du. Erabat izuturik, etxebizitza laga eta igogailuan sartuko da, baina ateak irekitzean eguzkitako betaurrekoak dituen emakume ilehori garai bat agertu eta ustekabean bizargile laban batekin Kate erailko du. Une hartatntxe, emagaldu gazte batek (Nancy Allen) erailketa igogailuko ispiluaren bidez ikusiko du, erailketaren susmagarri nagusia bilakatzeaz gain hiltzailearen jomuga ere izango delarik.

Ilehoria berez oraindik ez da emakume bat, "gizonezko baten gorputzean dagoen emakume bat" baizik, Katen teraupeta berberaren kontsultako Bobbi izeneko bezeroa (William Finley), eta Elliot doktoreak haren sexu aldaketa ebakuntzarako baimenik ez ematearen ondorioz guztiz sumindu eta serieko-hiltzailea bilakatua dena.

Aktoreak

  • Michael Caine: Robert Elliot doktorea
  • Angie Dickinson: Kate Miller
  • Nancy Allen: Liz Blake
  • Keith Gordon: Peter Miller
  • Dennis Franz: Marino detektibea
  • David Margulies: Levy doktorea
  • Ken Baker: Warren Lockman
  • Susanna Clemm: Betty Luce
  • Brandon Maggart as Cleveland Sam
  • Norman Evans: Ted
  • Bill Randolph: Chase Cabby
  • Fred Weber: Mike Miller
  • Erika Katz: Igogailuko neska (krediturik gabe)
  • Marjorie Lee Thoreson: Erizaina
  • William Finley: Bobbiren ahotsa

Kanpo estekak

  • Dressed to Kill filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
  • Dressed to Kill filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q980308
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q980308


  • i
  • e
  • a
Brian De Palmak zuzendutako filmak
  • Murder a la Mod (1968)
  • Greetings (1968)
  • The Wedding Party (1969)
  • Dionysus in '69 (1970)
  • Hi, Mom! (1970)
  • Get to Know Your Rabbit (1972)
  • Sisters (1973)
  • Phantom of the Paradise (1974)
  • Obsession (1976)
  • Carrie (1976)
  • The Fury (1978)
  • Home Movies (1980)
  • Dressed to Kill (1980)
  • Blow Out (1981)
  • Scarface (1983)
  • Body Double (1984)
  • Wise Guys (1986)
  • The Untouchables (1987)
  • Casualties of War (1989)
  • The Bonfire of the Vanities (1990)
  • Raising Cain (1992)
  • Carlito's Way (1993)
  • Mission: Impossible (1996)
  • Snake Eyes (1998)
  • Mission to Mars (2000)
  • Femme Fatale (2002)
  • The Black Dahlia (2006)
  • Redacted (2007)
  • Passion (2012)