Entseinari

Entseinaria
Zuberoako maskarada gorria
Entseinaria, Larraineko maskaradak Barkoxen, 2010
Datu biografikoak

Entseinaria Zuberoako maskaradetako pertsonaia da, Maskarada gorriko kidea. Bandera eramalea da eta Zuberoako ikurra (gorria, urre koloreko lehoi batekin) eskuan duela dantza egiten du. Aitzindaria da, hots, dantzari nagusietako bat.

Boneta urdin edo beltza darama, ezkerrean hiru-koloreko (gorri, berde eta zuria) xingola-arrosa duena, jaka beltza, bularralde zuria edo urdin argia, zilarrez eta urrez brodatua, eta galtza beltzak. Soinean gurutzatuta hiru-koloreko xingola bat izaten du. Maskaradako aitzindari guztiek bezala, dantzari bikaina izan behar du.[1]

Erreferentziak

  1. Santamaria, Javier. Entseinaria. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256889
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 50838
  • Wd Datuak: Q12256889


Zuberoako maskaradak

Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak
Beltzak: Xorrotxak • Buhameak • Kauterak • Bedezia