Ernesto Valverde

Ernesto Valverde

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnesto Valverde Tejedor
JaiotzaViandar de la Vera, 1964ko otsailaren 9a (60 urte)
Herrialdea Araba
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Mikel Valverde
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Deportivo Alavés / 1981
San Ignacio Futbol Kluba /
Deportivo Alaves B1981 / 19834011
Deportivo Alavés1983 / 19855719
Sestao Sport Club1985 / 1986326
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1986 / 198610
RCD Espanyol1986 / 19888717
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1987 / 198710
Bartzelona Futbol Kluba1988 / 1990228
Espainiako futbol selekzio nazionala1990 / 199010
Athletic1990 / 199618850
Euskal Herriko futbol selekzioa1993 / 199310
RCD Mallorca1996 / 1997203
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Lateralitateaeskuina
Altuera1,73 metro

IMDB: nm9818076 UEFA: 2864 Edit the value on Wikidata

Ernesto Valverde Tejedor edo futbolean rzagunagoa 'Txingurri' Valverde moduan, (Viandar de la Vera, Cáceres, 1964ko otsailaren 9a) Gasteiztar futbolari ohi eta entrenatzailea da. Cáceresen jaioa, haurtzaroan etorri zen Gasteiza bizitzera. Gaur egun Athletic Clubeko entrenatzailea da, klubeko historian partidu geihen zuzendu dituen teknikaria. Aurretik entrenatzaile lanetan aritu da Espanyol, Valentzia, Villarreal, Olympiacos eta Bartzelona futbol taldeetan.

Jokalari ibilbidea

Ernesto Valverde futbolari profesionala izan zen. Bere debuta Deportivo Alavesen egin zuen (1982-1985), 18 gol sartuz. Sestao Sporten aritu zen hurrengo denboraldian (1985-86), 6 gol erdietsiz. Hurrengo bi denboraldietan RCD Espanyolen aritu zen lehen mailan (1986-1988) 17 gol lortu zituen bi denboralditan. Espanyolen egon eta gero Barçan bi urtez (1988-1990) aritu zen, 10 gol sartuz Bertan bi titulu irabazi zituen: Europako Futbol Errekopa eta Kopa. Hurrengo 6 denboraldietan (1990-1996) Athletic Cluben jokatu zuen, 50 gol sartuz. Hurrengo denboraldia Mallorcan jokatu zuen, (1996-1997) bigarren mailan non 3 gol sartu zituen.

Estatistikak

2024ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA eta Errekopa Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Mini Glorias
Euskal Herria
3. 1981/82 20 5 - - - - - - - - 20 5
3. 1982/83 20 6 - - - - - - - - 20 6
Denera 40 11 - - - - - - - - 40 11
Alaves
Euskal Herria
2. 1982/83 6 1 2 0 - - - - - - 8 1
2.B 1983/84 3 0 3 0 - - - - - - 6 0
2.B 1984/85 37 17 6 1 - - - - - - 43 18
Denera 46 18 11 1 - - - - - - 57 19
Sestao
Euskal Herria
2. 1985/86 32 6 7 0 - - - - - - 39 6
Denera 32 6 7 0 - - - - - - 39 6
Espanyol
Katalunia
1. 1986/87 43 7 2 0 - - - - - - 45 7
1. 1987/88 29 9 2 0 - - 11 1 - - 42 10
Denera 72 16 4 0 - - 11 1 - - 87 17
Barça
Katalunia
1. 1988/89 10 2 5 2 - - 1 0 0 0 16 4
1. 1989/90 12 6 0 0 - - 1 0 0 0 13 6
Denera 22 8 5 2 - - 2 0 0 0 29 10
Athletic
Euskal Herria
1. 1990/91 36 13 3 2 - - - - - - 38 15
1. 1991/92 32 4 8 4 - - - - - - 40 8
1. 1992/93 35 11 1 0 - - - - - - 36 11
1. 1993/94 34 9 3 0 - - - - - - 37 9
1. 1994/95 20 5 2 0 - - 1 0 - - 23 5
1. 1995/96 13 1 0 0 - - - - - - 13 1
Denera 170 44 17 6 - - 1 0 - - 188 50
Mallorca
Katalunia
2. 1996/97 18 2 2 1 - - - - - - 20 3
Denera 18 2 2 1 - - - - - - 20 3
Ibilbide osoan 410 105 46 10 - - 14 1 0 0 460 116

Palmaresa

Titulua Kluba Urtea
UEFAko txapeldunordea RCD Espanyol 1988
Europako Futbol Errekopa FC Barcelona 1989
Espainiako Futbol Errege Kopa FC Barcelona 1990

Entrenatzaile ibilbidea

Ernesto Valverde futbolari izan eta gero entrenatzaile bilakatu zen. Bere lehenengo taldea ohorezko mailako Athletic kadetea izan zen (1997-98). Urte horretan taldeak igoera lortu zuen Euskal Ligara. Gazte mailan entrenatu ondoren, Bilbao Athleticekin denboraldi bikaina burutu zuen, bigarren mailarako igoeratik gol bakarrera geratuz. Lan horrek Athleticen lehen taldea gidatzeko aukera lortu zuen. Bi denboraldi egon eta gero (2003-2005) eta urtebete aisian egon ondoren, hurrengo bi urteetan Espanyolen aritu zen (2006-2008), 99 partidutik 37 irabaziz. Villarrealen aldiz, denboraldia ezin izan zuen bukatu, bere ibilbide osoko lehen kaleratzea biziz. Hurrengo urtean Olympiacos talde Greziarrera joan zen (2010-11). 34 partidutatik 26 irabazita, 2. lekuan geratu zen Greziako ligan. Urte bat geroago liga irabaztea lortu zuen, 50 partidutatik 35 irabaziz (2011-12). Bertatik Valentziara heldu zen, urte horretan (2012-13) 31 partidutik 17 bakarrik irabaziz. Athletic Clubera itzuli zen 4 denboraldi gehiago egiteko (2013-2017), 411 partiduetatik 201 irabaziz. Geroago Barçan egon zen 3 denboraldiz, (2017-20) 135 partidutik 102 irabaziz, baina hala ere bere bizitzako bigarren kaleratzea pairatu behar izan zuen. Azkenik Athleticera itzuli zen bigarren aldiz 23-24 Kopa erdietsiz.

Palmaresa

Titulua Kluba Urtea
UEFAko txapeldunordea RCD Espanyol 2007
Ligako txapelduna Olympiacos 2012
Ligako txapelduna Bartzelona 2018 eta 2019
Errege kopako txapelduna Bartzelona 2018
Errege kopako txapelduna Athletic 2024

Kanpo estekak

  • Fitxa - www.athletic-club.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q359118
  • Commonscat Multimedia: Ernesto Valverde / Q359118

  • Wd Datuak: Q359118
  • Commonscat Multimedia: Ernesto Valverde / Q359118


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.