Ernst Krenek
Ernst Krenek | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ernst Heinrich Křenek |
Jaiotza | Viena, 1900eko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Austria Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Palm Springs, 1991ko abenduaren 22a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Mahler Berta Hermann (en) (1928ko irailaren 3a - Gladys Nordenstrom (en) (1950 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) Vassar College (en) |
Hizkuntzak | alemana txekiera |
Irakaslea(k) | Arnold Schönberg Franz Schreker |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, musika kazetaria eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Vassar College (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | XX. mendeko musika klasikoa |
Izengoitia(k) | Thornton Winsloe |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
krenek.at | |
Ernst Krenek (Viena, Austria, 1900eko abuztuaren 23a - Kalifornia, AEB, 1991ko abenduaren 22a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen, Austrian jaioa.
Biografia
Vienako Akademian eta Berlingo Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Musika-joera eta -teknika ugari landu zituen. Neorromantizismotik abiatu bazen ere, geroago idazkera atonalera iritsi zen, eta hori ere utzi zuen jazzaren eraginari jarraitzeko.
Nazioartean arrakasta handia izan zuen Jonny spielt auf! (1927, Jo ezazu, Jonny) operarekin, disonantzia espresionista eta jazzaren eragina erakusten zuena.
Lan dodekafonikorik aipagarriena Karl V (1933) opera da. Geroagoko lanetan teknika atonal librea erabili zuen (Bosgarren Sinfonia) eta prozedura elektronikoak (1958, Spiritus Intelligentiae).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Krenek |
- Datuak: Q158436
- Multimedia: Ernst Krenek / Q158436