Euskal Kanturik Onena (telebista saioa)

Euskal Kanturik Onena
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Edurne Ormazabal
Joseina Etxeberria
Iraupena 75 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) 3 KOMA
TB Katea ETB1
Ordutegia Asteazkenetan
Emisioa 2005eko urria –
2006ko urtarrila
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 12
Audientzia

Euskal Kanturik Onena 2005eko urrian Euskal Telebistak estreinatu zuen musika saio bat da. Joseina Etxeberria eta Edurne Ormazabal izan ziren aurkezleak eta 12 atal eskaini zituzten, 2006ko urtarrilera arte.

Saioa asteazkenetan emititzen zen, ETB 1en, euskaraz eta zuzenean.

2005eko Gabon Gauean Hator Kantari Hator gala ezaguna ordezkatu zuten Euskal Kantuen Gaua izeneko atal berezi batekin. Bertara Euskal Herriko jende famatua gonbidatu zuren abestera. Formatuak gaur egun oraindik martxan segitzen du eta Gabonetako Euskal Telebistako saio mitiko bihurtu da.

Sakontzeko, irakurri: «ETBko Gabon Gauak»

Saioaren azalpena

Saioaren helburua, izenburuak adierazten duenez, Euskal Herriaren historiako abestien artean onena aukeratzea zen. Horretarako, lehendabizi 66 kanta aukeraketa egin zuen programak. Gero, astero-astero, 12 ataletan banatuta, abesti guztiak abestu zituzten.

Atal bakoitzean, ikusleek entzundakoen artean onenaren alde bozkatu behar zuten telefono dei edota mezuen bidez. Horrela, atal bakoitzeko abesti irabazlea finalera pasatzeko.

Azkenean, finalean 12 abestiak kantatu zituzten berriro eta horien artean, ikusleak erabakitzen zuena izango zen Euskal kanturik onena.

Saioko abeslariak

Saioan zehar abestiak kantatzen zituzten abeslariak hurrengo hauek ziren:

  • Maider Ansa
  • Estitxu Pinatxo
  • Ainhoa Aierbe
  • Jon Urdangarin
  • Bihotz Gorospe

Lehiatu zuten abestiak

Kantu finalistak

Hona hemen saioaren emaitza:[2]

Zenb. Abestia Botoak
1 "Xalbadorren heriotzean" - Xabier Lete, 1992 %12
2 "Lau teilatu" - Itoiz, 1978 %11
3 "Eperra" - Niko Etxart, 1979. %10
4 "Erribera" - Benito Lertxundi, 1974. %10
5 "Txoria txori" - Mikel Laboa, 1974. %9
6 "Aitormena" - Hertzainak, 1989. %8
7-10 "Bagare" - Gontzal Mendibil eta Xeberri, 1976. %7
"Kaixo" - Urtz, 1994. %7
"Baratze bat" - Pier Paul Berzaitz, 2000. %7
"Azken agurraren negarra" - Gorka Knörr, 1975. %7
11-12 "Bizkaia maite" - Benito Lertxundi, 1977. %6
"Amets" - Gari, 1995. %6

Diskografia

  • EKO. Euskal Kanturik Onena. Kanta guztien bertsioak biltzen dituzten hiru CDak. EITB, 2005. BI-2514-05.

Erreferentziak

  1. «ASTIGARRAGA / 'Euskal kanturik onena' saioaren lau abeslarik kantatuko dute gaur plazan» Diario Vasco 2006-7-15.
  2. Astero. The Top 5 Basque Songs from the Euskal Telebista survey. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25475203
  • Wd Datuak: Q25475203