Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila Departamento de Justicia y Administración Pública | |
---|---|
EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO | |
Sorrera | 1936 |
Erakundea | Eusko Jaurlaritza |
Sailburua | Josu Erkoreka |
Agentziak | HAEE Kzgunea Itelazpi |
Webgune ofiziala |
Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Saila (gaztelaniaz ere Departamento de Justicia y Administración Pública), Euskal Autonomia Erkidegoko justiziaz eta autonomia erkidegoko administrazio orokorraz arduratzen den Eusko Jaurlaritzaren saila da. 1936 urtean sortu zen eta 1980 urtean berrezarri zuten demokraziarekin batera.
Egungo Justizia eta Herri Administrazio Sailburua Josu Erkoreka jeltzalea da. Normalean, sail honetako sailburua, Jaurlaritzako bozeramaile izan ohi da.
Antolaketa
- Justizia eta Herri Administrazio Sailburutza
- Justizia eta Herri Administrazio Sailburuaren Kabinetea
- Komunikazio Zuzendaritza
- Zerbitzu Zuzendaritza
- Justizia Sailburuordetza
- Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritza
- Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza
- Justizia Zuzendaritza
- Giza Eskubideen Zuzendaritza
- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
- Baliabide Orokorren Zuzendaritza
- Funtzio Publikoaren Sailburuordetza
- Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
- Lan Harremanen Zuzendaritza
- Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza
- Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritza
- Araubide Juridikoaren Sailburuordetza
- Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza
- Auzibide Zuzendaritza
- Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza
- Koordinaziorako Idazkaritza Nagusia
- Autonomia Garapenerako Zuzendaritza
- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza
Atxikitutako organoak
- Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea
- Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia
- Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
Sailburuak
- 1936-1960: Jesus Maria Leizaola
- 1978-1980: Jose Antonio Agiriano
- Demokraziaren berrezarpena
- 1980-1982: Carmelo Renobale
- 1984-1985: Juan Porres
- 1985-1991: Juan Ramon Gebera
- 1991: Javier Caño
- 1991-1995: Jose Ramon Rekalde
- 1995-1997: Ramon Jauregi
- 1997-1998: Francisco Egea
- 1998-2001: Sabin Intxaurraga
- 2001-2009: Joseba Azkarraga
- 2009-2012: Idoia Mendia
- 2012tik: Josu Erkoreka
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Justizia eta Herri Administrazio Sailaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Kzgunearen webgunea
- Datuak: Q12257650